Agoizko lantegirako "alternatiba" bat negoziatzen ari da Siemens Gamesa gobernuarekin

  • Andreas Nauen Siemens GAMESAko kontseilari delegatuak aurreratu duenez, Nafarroako Gobernuarekin negoziatzen ari dira Agoizko lantegia "suspertzeko" aukera. "Agian etorkizunean aukera bat egongo da lantegi horretan, buru-belarri ari gara lanean". Aerosorgailuen palak ekoizten zituen Siemens Gamesak Agoitzen eta uda honetan ixtea erabaki zuen.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko azaroaren 06an - 11:31

Siemens Gamesak abuztu amaieran gauzatu zituen Agoizko lantegiko langileen kaleratzeak, eta 12 hilabeteko epean birkokatzeko plan bat eskaini die, prestakuntza eta orientazioa jasotzeko aukera izan dezaten.

Plana kudeatzeaz arduratzen den birkokatze konpainiak bere gain hartu du planarekin bat egiten duten langileen %100 birkokatzeko konpromisoa. Plan horrek barne hartu behar ditu lanbide-prestakuntza eta -orientaziorako neurriak, eragindako langilearentzako arreta pertsonalizatua eta enplegu-bilaketa aktiboa. Gamesak hamabi hilabeteko plana eskaini du (15 hilabete 50 urtetik gorako langileentzat).

"Baliteke lantegi horretan etorkizunean aukera bat egotea, gure zentro teknologikoarekin eta beste hornitzaile batzuekin lanean ari gara", esan du Nauenek prentsaurreko telematikoan, 2020ko ekitaldiaren itxieraren harira.  918 milioi euro galdu ditu enpresak. Helburua "gauden tokietarako" etorkizun bat sortzea da. Edo bakarrik egiten dugu, edo gobernu erregionalarekin edo beste bazkide batzuekin batera ", gaineratu du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
2024-04-18 | Gedar
Lanuzteei ekin diete berriz Trapagarango Amazonen

Aste honetan egiten ari dira lanuzteak, lan-baldintzetan hobekuntzak exijitzeko. Aurreko hiru hilabeteetan ere izan dituzte grebak.


Mecanerreko langileakaz batera mobilizatu dira Bizkaiko 60 enpresa inguru industria-politikan jarrera aldaketa bat eskatzeko

Gaur, apirilak 16, Eusko Jaurlaritzari eta Industria Sailari beren industria-politikan jarrera aldaketa bat exijitzeko manifestazioa egin dute Bizkaiko 60 industria-enpresa inguruk Mecaner enpresako langileakaz batera, Bilbon. Adierazi dute "hitzetatik ekintzetara"... [+]


Arrasaten zama gainera erori zitzaion garraiolaria hil da: "Lan istripuen gorakada gogorra jasaten ari gara"

LABek jakinarazi duenez, martxoaren 14an materiala garraiatzen ari zela zama gainera erori ondoren larri zauritutako langilea zendu da asteartean. Jadanik hamazortzi lagun dira urtea hasi zenetik lanean hildakoak, sindikatuaren arabera, eta lan istripuen "gorakada... [+]


50.000 afiliatuko langa gainditu du LABek, mende erdia bete berri

Langileen aldarrikapenak eztabaida politikoaren erdigunera eraman, eta aldaketa soziopolitikoa lortzeko "eragile aktibo" izanen dela nabarmendu du LABek 50. urteurreneko ospakizunean.


Eguneraketa berriak daude