Afrika askatu kolonialismoa suntsituz

  • Oinez abiatzen dira euren sorterria eta laztanak atzean utziko dituztenak. Oinez , zailtasunak, bortxaketak, lapurretak, bahiketak, eragozpen burokratikoak eta baita ere lagunak eta irribarreak aurkituko dituzte.  Oinez zeharkatuko dituzte mugak, herriak, hiriak, basamortuak, errekak eta mendiak euren kontinentea utzi baino lehen. Oinez iritsiko dira gaindiezina irudituko zaien ur hesira. Oinutsik  itoko dira, haietako asko, itsasertzean. Beste batzuk, zorionekoak, hondartzaratuko dira igerilari txurien begirada harritupean.  

     


2019ko otsailaren 18an - 08:29
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Penintsulako zorua zapaltzerakoan   oztopo  lasterketari hasiera emanen diote Afrikar iritsi berriek.  Hamaika harresi berrik,  fisikok eta burokratikok   ibilbidea jarraitzea galaraziko diete, esklabutza garaian ozeanoa galeretan zeharkatzen zutenen oinordekoei. Garaiko galeoien jabeak halaber, gaur egungo harresiak altxatzen dituztenen arbasoak ziren.  Enpresarioek eta politikariek ederki dakite inongo eskubiderik ez duten paperarik gabekoak edozein lana egiteko prest  dauden esklabo berriak direla.

Gure bizimodua, neokolonialismoaren  korapiloaren erdian dago. Etxea koloreztatzen duten loreak  Kenyarrak dira, sakelakoa pizten duten kolunbita eta tantalita Ruanda eta  Kongokoak, azenario “kosmetikoa” apaintzen duen fosfatoa, sahararra, gure berogailua pizten duen gasa, Aljeriakoa, eta platerean  dugun xerra Etiopiakoa. Hara! Afrikako ondasunak horiek bai gure bizilagunak!

Batzuen pribilegioek beste askoren eskubideen ukazioa dakarte eta biek batera, paradoxa gordinak.  Somaliako arrainak  gurean daude salgai, baina itsasertzeko uretan itotzen den  Somaliarra da  arrainen elikagai. Turistak Kamerungo muga ziztu bizian  desagerraraziko du dirua, eta pasaportearen poderioz baina Kamerungo lagunak  Melillako hesiaren goiko aldera igotzea lortzen baldin badu, labainen hoztasuna ezagutuko duenez,  ez du inoiz gehiago mauka motzeko kamiseta jantziko. Nigeriatik dator, Shellen esku,  kotxeen olioa, eta bertan akabatu zuen Shellek Ken Saro Wiva Ogonia, multinazional honen  aurka borrokatzeagatik. 

Gure bizimodua, neokolonialismoaren  korapiloaren erdian dago. Etxea koloreztatzen duten loreak  Kenyarrak dira, sakelakoa pizten duten kolunbita eta tantalita Ruanda eta  Kongokoak, azenario “kosmetikoa” apaintzen duen fosfatoa, sahararra, gure berogailua pizten duen gasa, Aljeriakoa, eta platerean  dugun xerra Etiopiakoa. Hara! Afrikako ondasunak horiek bai  gure bizilagunak!

Afrika kontinente txiroa denaren ustea zabaldua bezain ustela da.  Aipatu ondasunez gain,  urrea, diamanteak, uranio, kromo, kobalto, manganeso, titanio, kobre, bauxita, germanio, radio, estainu, goma arabigoa, europio, niobio eta forio gordetzen ditu bere sabelean,  estatu kapitalisten altxor ezkutuak, Afrikak.  Hauek guztiak siderurgia, telekomunikazioak, espazioa, farmazia, elikadura eta armagintzaren oinarrizko osagaiak dira. Gure sistema agro-tekno-industrialak baliabideen lapurreta eta esklabutza behar ditu “status quo” mantentzeko. Ondorioz,  Afrikar pertsonei altxatzen dizkiegu hesiak, baina Afrikar ondasunei jartzen diegu alfonbra gorria.

Ondasunak  berriz, oinez ez datoz. Komertzio librearen aginduei jarraituz,, multinazionalek badute salgaiak  munduan zehar aske garraiatzeko   eskubidea. Hau bermatzeko CO2ren isurketa eta l(ur)raren suntsiketa areagotzen duten azpiegiturak han eta hemen eraikitzen dituzte. Hauek motordun mugikortasuna errazten duten heinean, lurraldea zatikatu eta oinezkoon urrats askeak oztopatzen dizkiguten hesiak dira. Eta, nola ez, migranteen eskulan merkeak eraikitzen ditu, noski!

Gure armekin piztutako edo elikatutako gerretatik ihesi datorrenak jatorrizko kulturarekin aberasten gaituzte. Kapitalismoaren muina dagoen kolonialismoak ordea, menpeko egiten gaitu. Migranteekin sareak harilkatzea eta kapitalismoarekiko loturak haustea buruasketasunarako urratsak dira. Munduko oinezko guztiak aske ibil eta bizi gaitezen alde antolatzea, multinazionalen, G7 eta eskuin muturraren aurka eraman dezakegun borrokarik eraginkorrenetako bat delakoan gaude. 

Amankomunak sareak bere hiruhileko Topaketak otsailaren 23an eta 24an ospatuko ditu Irungo Lakaxitan.  Bertan harresirik gabeko mundu baterantzako urratsak elkarrekin  emango ditugu.

 

Amankomunak sarearen partaideak

Beatriz Arana Ortiz.
Josu Pikabea Lertxundi.
Terexa Etxeberria Ansorena.
Amaia Gutierrez Arrieta.
Lucie Peron Barascud.
Stella Zunda.

 

AFRIKA ASKATU KOLONIALISMOA SUNTSITUZ! egitaraua.
Larunbata Otsailak 23
 
10.00: Gosaria Irungo San Juan plazan
10.30: Afrikako mapen inguruko erakusketa gidatua. San Juan plazan.
12.00: HARRESIRIK EZ Kalejiraren hasiera Irungo Burrunba elektrotxarangarekin. San Juan plazan.
12.30: "Ekitaldia": Txalaparta, agiriaren irakurketa, eta Burrunba elektrotxarangaren emanaldia. Mugan.
14.00: Eltzekaria Santiago auzoan,
15.00: KHASSIDA abesbatzaren emanaldia. (Barañain, Senegal) "La cultura es lo que nos queda", abesbatzaren aurkezpena, "Africa Unida" kolektiboaren kide baten ahotik.
17.00: Mahai ingurua: "Afrika eta neokolonialismoa". Irungo Lakaxitan. Hizlariak:
     - Marie: Boli Kostako emakume feminista eta giza eskubideen defendatzaile.
     - Rafael Crespo: Centre de estudies africans interculturals, Barna.
21.00. Afaria Lakaxitan.
21.30: Kontzertua.
     -Makuluken (Afro beat Donostia)
     -Fufu (rock Irun)
 

Igandea Otsailak 24

9.00: Gosaria Lakaxitan
10.00: Amankomuneko Batzarra Lakaxitan
14.00: Bazkaria Lakaxitan
 
Oharrak: Otorduak antolakuntzak eskainiko ditu. Ekarri lo zakua eta esterilla.
 

 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Analisia
Salbamendu sareak

Oraingoan ere barrenak mugituta natorkizue, beldurretik eta izutik, uzkurtuta eta larrituta. Ze herri geratzen ari zaigun, zer datorkigun epe motzean, zer utziko diegun gure ondorengoei. Saiatzen naiz pentsatzen posible dela datorrenari aurre egiteko egiturak sortzea,... [+]


Honezkero, hemen dago beherakada

Antropologo eta ingeniaria den Yayo Herrerok dioen bezala, datu bat da. Horren jatorria ulertzeko erraza den baieztapen xume batean laburbil daiteke: Lurra agortzen ari da.

Gaia konplexua da. Ikuspegi asko daude, interesak gurutzatzen dira, informazioa desinformazioarekin... [+]


2025-07-25 | Julen Orbea
Bilbon euskara jira ta Bira

Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]


2025-07-25 | Ana Morales
Esan barik ez doalako

Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]


Gizon heterosexualak eta literatura feminista: hausnarketa bat

Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]


Auzolanean ikastola eraiki!

Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]


Amasa-Villabonako EH Bilduri erantzuna

Amasa-Villabonako EH Bilduk argitaratutako idatziaren harira, hainbat adierazpen egin nahiko genituzke. Lehenik eta behin, argi utzi nahi dugu larrialdi klimatikoari aurre egitearen urgentzia ukaezina dela, eta horregatik, krisi honekiko dugun kezkagatik beragatik jartzen dugula... [+]


Lotsa sentitzen dut giza generoko kide izateagatik

Milaka pertsonak modu aktiboan parte hartu dute, eta hala jarraitzen dute, XXI. mendeko holokausto telebisatu handienaren aurka protestatzeko, eta pertsona horiei errespetu eta miresmen handiena zor diet. Baina, gizateriaren zoritxarrerako, askoz gehiago dira, egoerarekin... [+]


2025-07-23 | Iñaki Lasa Nuin
Gizakia kosmosa da

Gizakia kosmosa da. Kosmosa, mundua ez da gizakiarena, askotan hala dela ematen badu ere.

Udako solstizioan, egunez eguzkiak itsutu egiten gaitu duen argiaren indarrarekin, baina gauak ederrak dira, zeruan izar dirdiratsuak kabitu ezinka ikusten ditugunean. San Juan suaren... [+]


2025-07-23 | Josu Jimenez Maia
Marokoren estrategia zahar-berritua

"Saharar erradikalizatuek Estatu Islamikoaren burutza hartu dute Sahel-en". Izenburu asaldagarria, berriki argitaratua, baina hasierako asalduratik harago, testuaren irakurketa eta analisi sakonago bat eginda, honako ondorio hauek atera daitezke.

Kezka, ezinegona eta... [+]


Txorimaloei mokoka

Aurrean duzunak min ematen badizu, ez begiratu aurrera. Muturren aurrean duguna saihesteko logikoa dirudi, ezta? Zer ikusiko ote du gutako bakoitzak albo aldera so egiten duenean? Beharbada, miope batek betaurreko bila ikusten duen antzeko zerbait.

Miope bezain itsu,... [+]


2025-07-23 | Patxi Saez Beloki
Euskara gara

Gu gara euskara. Euskara gure baitan bizi da. Guk biziarazten dugu. Euskara bizi dugu eta euskarak bizi gaitu. Guk elikatzen dugu eta gu elikatzen gaitu. Euskara gara. Euskara egiten dugunean euskarak egiten gaitu. Guk dugu, euskarak gaitu.

Euskararik gabe ez gara, eta hori... [+]


Martxa eta burujabetzak

Madalenetan murgilduta gaudela irakurriko duzue askok artikulu hau, bestela ere pentsatu gure etorkizuneko egunerokoan, jai giro herrikoiak aurrez irudikatzen duen herria baita urte osorako desio dugun herri eredua, deskantsu pixka bat gehiagorekin, noski. Badira urte batzuk... [+]


2025-07-23 | Edu Zelaieta Anta
Ekarri seiko hori

Behin batean, esku bakoitzean sei hatz zituen ume bat ikusi zuen Kelly doktoreak. Gurasoek ebakuntza egiteko erabaki irmoa hartua zuten, baina umeak ez zuen nahi. Mutikoak sei edo zazpi urte izango zituen, eta ederra zen.

– Ez! Nahi ditut denak. Nireak dira eta nahi... [+]


Eguneraketa berriak daude