Afganistango okupazio militarraren emaitza: egunero 29 zibil hil dituzte 2017an

  • Azken urteotan Afganistanen hil edo zauritu dituzten zibilen kopuruak behera egin badu ere, AEBek sustatu eta hainbat herrialdek babestutako gerraren emaitza lazgarria da: 2009tik hona 28.291 zibilen heriotza eta 52.366 zauritu zenbatu ditu Nazio Batuen UNAMA erakundeak.


2018ko otsailaren 16an - 11:25
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Batez beste, 2017an 29 zibil afganiar hil dituzte egunero. 10.453 hildako eta zauritu izan dira guztira iaz. Horien laurdena, Gobernuaren eta nazioarteko okupatzaileen aurka borrokan ari diren indarrek egindako erasoetan gertatu dira, gehienak Kabul hiriburuetan eta horietako asko suizidak.

Hala, 2017an 3.438 zibil hil eta 7.015 zauritu dituzte. 3.179 umeak izan dira, 861 hil eta 2.318 zauritu dituzte.

2009tik hona, UNAMAk kontaketa hasi zuenenik, 28.291 zibil hil eta 52.366 pertsona zauritu dituzte Afganistanen.

Okupazio militarra

2001eko urriaren 7an Afganistan okupatu zuten Amerikako Estatu Batuetako eta Erresuma Batuko armadek irailaren 11ko atentatuen aitzakipean. 2009ko uztailetik, ISAFek (Segurtasuna Laguntzeko Nazioarteko Indarra) 42 herrialdeetako 64.500 militar zituen, horietatik 29.950 inguru estatubatuarrak.  ISAFen "lana" 2015ean amaitu zen eta bere lekua hartu zuen NATOren "Laguntza Irmoa" operazioak. Helburu nagusia Afganistango Gobernu aliatuaren indarrak entrenatu eta aholkatzea da. Horretarako 42 herrialdetako 13.000 militarrek hartzen dute parte.

 

 

Nazioarteko indar armatuen banaketa 2009an Afganistanen.

 

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Afganistan
Lurrikara Afganistanen: gutxienez 1.400 hildako eta herritar andana hondakin artean harrapatuta

6,0 graduko lurrikara bat eta hainbat erreplika izan dira igandetik astelehenerako gauean. Kalte oso larriak eragin ditu herrialdearen ekialdean. Ehunka etxe suntsitu ditu dardarak.


2025-03-04 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Bagram, guraria eta arrandia nahikoa ez direnean

Trump/Vance eta Zelenskyren arteko sesio gogoangarriak, Europan behintzat, erabat isilarazi badu ere, bada beste mundu-parte batean bederen dezenteko harrabotsa harrotu duen burutazioa. Afganistango Bagrameko aire-basea berreskuratu nahiko luke Trumpek, bere lehen... [+]


2024-09-10 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Nola ezin den Kabulgoa ulertu Bagramekoa zuzen gogoratu gabe

Zortzi aste falta dira azaroaren 5erako, Etxe Zuria hartzeko lehia hurbiltzen ari da azken txanpara, eta haren lorratzari iskin egiten dionak ere, edozein kantoitan egiten du topo kresalarekin. Azaroko hitzordu horrek argitzen baitu, adibidez, hiru urte hauetan isilpean egon den... [+]


Milaka pertsona hil dira Afganistanen izandako lurrikaren ondorioz

Azken hamarkadetan Afganistanen izandako “lurrikara suntsitzaileenetarikoak” izan dira. 2.530 pertsonal hil eta 9.240 zauritu dira EITBk argitara eman duenez.


Hil gaitzazue

2021eko abuztuaren 15ean, talibanek Kabul mendean hartu zutenean, milaka afganiar ihes egiten saiatu ziren. Soilik hilabete hartan, 35.000 pertsona baino gehiagok zeharkatu zuten Pakistango muga, eta 2022. urtea hasi orduko 145.000 ziren beste aldean. Aldiz, gertakari horien... [+]


Emakumeek hezkuntza jasotzeko eskubidearen aldeko kanpainaren burua atxilotu dute talibanek

Matiullah Wesa aktibista atxilotu dutela salatu du UNAMA elkarteak astelehenean eta Afganistango Gobernuari arrazoia argitzeko eskatu dio. Ekintzaile afganiarrak emakumeen hezkuntza errazteko Pen Pathen kanpainaren sortzailea da. Igandean bideo bat publikatu zuen hezkuntzarako... [+]


2022-12-26 | ARGIA
Unibertsitatean ikasketak egiteko debekuaren ostean
GKEtan lan egitea debekatu diete emakume afganiarrei talibanek

Argudiatu dute Gobernuz Kanpoko Erakundeen lantokietan emakumeek ez dituztela janzkera arauak errespetatzen. GKE ugarik salatu dute emakumeen lanik gabe ezin izango dutela osasun eta giza arreta eman. Joan den astean, talibanek debekatu egin zieten... [+]


Droneekin milaka zibil hil eta isilpean pasa dituztela frogatu dute Pentagonoaren dokumentu ezkutuek

Gudarako droneen teknologian milioika dolarreko inbertsioak egin ostean, “historiako aire kanpaina zehatzena” iragarri zuen Barack Obama, AEBetako presidenteak. 2014tik gaur arte Pentagonoak bildutako dokumentuak aztertuta, ordea, “aire guda hau inteligentzia... [+]


2021-09-21 | Axier Lopez
Irailaren 11ko legatua: Yes we drone

2001eko urrian, irailaren 11n World Trade Centerren aurkako erasoak gertatu eta hilabetera, Amerikako Estatu Batuetako Aire Armadako pilotu batek historia egin zuen: drone moderno batekin (The Predator) eraso hilgarria egin zuen lehen pertsona izan zen. Ordutik, droneak XXI... [+]


Gorputzen (des)kontrola

Valladolid probintziako lur zabal bezain idorrean gindoazela heldu ginen harresiz inguratutako Urueñara. Herri txiki bezain bitxia da: 200 biztanle ez baditu ere, zortzi liburu-denda daude, literatur museo bat, baita literatura unibertsaleko ipuin ezagunen txokoa ere... [+]


Eguneraketa berriak daude