Boterearen eskualdaketa baketsua egiteko gobernukide ohiekin hainbat bilera antolatu dituztela iragarri dute matxinoek. Nazio Batuen Erakundeak Afganistan utzi nahi duten herritarren nahia “errespetatu eta errazteko” eskatu die eragile guztiei.
Informazio zehatzik ez badago ere, talibanek Afganistanen antolatuko duten gobernu formari buruzko datuak zabaltzen ari dira pixkanaka. Matxinoek eta ihes egindako Afganistango Gobernuko ordezkariek hainbat bilera egin dituzte, ustez, adostutako gobernu proposamen batera heltzeko.
Astelehenean egindako batzarrean, Hamid Karzai herrialdeko presidente izandakoa, Abdullah Abdullah talde negoziatzailearen burua eta Gulbuddin Hekmatyar Hezb-e-Islami alderdiko buruzagia elkartu ziren. Elkarrizketa “emankorra” izan zela nabarmendu zuten bi aldeek sare sozialetan zabaldu zuten bideoan, EITB hedabideak jaso duenez. "Kabulen lasaitasuna eta egunerokoa itzultzeko", Afganistango agintariek Koordinazio Batzordea sortu zutela iragarri zuten igandean; orain, botere eskualdatze "baketsua" ahalbidetu nahi dute.
Astearterako bilera gehiago espero dira hiriburuan baina hartutako erabakiak ez dira hedabideetan azkar publiko egingo. Horrela adierazi dute The Associated Press hedabidetik. Enamullah Samangani talibanen batzorde kulturaleko buruak komunikabideari adierazi dionez, agintea islamikoa izango da, baina alderdi guztien parte hartzea izango du. Matxinoen bozeramaile Suhail Shaheenek ere ideia bera azpimarratu du, Afganistango gobernua “inklusiboa” izango dela gaineratuz. Goi karguetan, momentuz, Hibatullah Akhundzada talibanen buruak dauzka aukera gehien herrialdeko agintaria izateko, El País-ek jaso duenaren arabera.
Ustezko lankidetza zantzuak gorabehera, herritarrak eta nazioarteko komunitatea talibanen esku-hartzaren beldur dira. NBEk astelehenean egin zuen Afganistanen nola jokatu aztertzeko lehen bilera. Bertan, “herrialdea utzi nahi duten atzerritar eta Afganistarren nahia errespetatu eta errazteko” deia egin zieten eragile guztiei. 60 herrialde inguruk aho batez sinatu zuten komunikatua, eta Afganistan okupatu duten indarrei errepideak, aireportuak eta mugak zabalik uzteko eskatu zieten. Mometuz, Afganistanen dauden diplomatikoek eta atzerriko biztanleek dute handik irtetzeko lehentasuna.
Kabulgo aireportua da ebakuaziorako gune nagusia. Astelehenean, talibanak agintera heldu eta gutxira, hainbat biztanle saiatu ziren bertara hurbiltzen, herrialdetik ihes egiteko. Istiluen ondorioz, hainbat hildako egon ziren. Hasieran, Reuters agentziak bost heriotza egon zirela jaso bazuen ere, BBCk zazpi hildako kontabilizatu zituen: jende erauntsiak egon ziren hegazkinetara igotzeko, AEBetako militarrek tiroak bota zituzten airera eta abioien hegaletara helduta alde egin nahi zuten batzuk lurrera erori ziren hegazkinak aireratzerakoan.
2001etik bertan egon ondoren, AEBetako militarrak maiatzean hasi ziren Afganistandik alde egiten. Joe Bidenek gerra uzteko hartutako erabakia justifikatu du orain: “AEBetako tropek ez zuten parte hartu behar Afganistango indarrek borrokatu nahi ez zuten gerran”. Asiako herrialdean bizi duten egoeraren erantzukizunari ere ihes egin dio Bidenek. Bere ustez, militarrak bidaltzearen helburua “ez zen nazio demokratiko bat eraikitzea, terrorismoaren aurka egitea baizik”.
Trump/Vance eta Zelenskyren arteko sesio gogoangarriak, Europan behintzat, erabat isilarazi badu ere, bada beste mundu-parte batean bederen dezenteko harrabotsa harrotu duen burutazioa. Afganistango Bagrameko aire-basea berreskuratu nahiko luke Trumpek, bere lehen... [+]
Zortzi aste falta dira azaroaren 5erako, Etxe Zuria hartzeko lehia hurbiltzen ari da azken txanpara, eta haren lorratzari iskin egiten dionak ere, edozein kantoitan egiten du topo kresalarekin. Azaroko hitzordu horrek argitzen baitu, adibidez, hiru urte hauetan isilpean egon den... [+]
Azken hamarkadetan Afganistanen izandako “lurrikara suntsitzaileenetarikoak” izan dira. 2.530 pertsonal hil eta 9.240 zauritu dira EITBk argitara eman duenez.
2021eko abuztuaren 15ean, talibanek Kabul mendean hartu zutenean, milaka afganiar ihes egiten saiatu ziren. Soilik hilabete hartan, 35.000 pertsona baino gehiagok zeharkatu zuten Pakistango muga, eta 2022. urtea hasi orduko 145.000 ziren beste aldean. Aldiz, gertakari horien... [+]
Matiullah Wesa aktibista atxilotu dutela salatu du UNAMA elkarteak astelehenean eta Afganistango Gobernuari arrazoia argitzeko eskatu dio. Ekintzaile afganiarrak emakumeen hezkuntza errazteko Pen Pathen kanpainaren sortzailea da. Igandean bideo bat publikatu zuen hezkuntzarako... [+]
Argudiatu dute Gobernuz Kanpoko Erakundeen lantokietan emakumeek ez dituztela janzkera arauak errespetatzen. GKE ugarik salatu dute emakumeen lanik gabe ezin izango dutela osasun eta giza arreta eman. Joan den astean, talibanek debekatu egin zieten... [+]
Gudarako droneen teknologian milioika dolarreko inbertsioak egin ostean, “historiako aire kanpaina zehatzena” iragarri zuen Barack Obama, AEBetako presidenteak. 2014tik gaur arte Pentagonoak bildutako dokumentuak aztertuta, ordea, “aire guda hau inteligentzia... [+]
2001eko urrian, irailaren 11n World Trade Centerren aurkako erasoak gertatu eta hilabetera, Amerikako Estatu Batuetako Aire Armadako pilotu batek historia egin zuen: drone moderno batekin (The Predator) eraso hilgarria egin zuen lehen pertsona izan zen. Ordutik, droneak XXI... [+]
Valladolid probintziako lur zabal bezain idorrean gindoazela heldu ginen harresiz inguratutako Urueñara. Herri txiki bezain bitxia da: 200 biztanle ez baditu ere, zortzi liburu-denda daude, literatur museo bat, baita literatura unibertsaleko ipuin ezagunen txokoa ere... [+]