AEBetako Senatuak Ukrainari beste 40 mila milioi dolarreko laguntza ematea onartu du

  • AEBetako Senatuak onartu du 40 mila milioi dolarreko diru-laguntza; Zelenskik publikoki eskertu du, eta Ukrainan eta Europan bakea eta segurtasuna berrezartzeko balioko duela gehitu du.


2022ko maiatzaren 20an - 10:40

Beste 40 mila milioi dolar emango dizkio Bidenen administrazioak Zelenskiren gobernuari. AEBak dira, alde handiz, Ukrainari diru kantitate handiena eman dion herrialdea. AEBetako Senatuak onartu berri duen 2022ko Ukrainako Diruegitamu Osagarrien Legea da 40 mila milioi dolarreko laguntza ahalbidetzen duena.

Zelenskik twitter bidez eskertu dio AEBetako Senatuari diru-laguntza berri hau: "Eskerrak eman nahi diziot AEBetako Senatuari 2022ko Ukrainako Diruegitamu Osagarrien Legearen onarpena. 40 mila milioi dolar AEBen ekarpen esanguratsua da Ukrainan, Europan eta munduan bakea eta segurtasuna berrezartzeko. Joe Bidenek legea sinatzea espero dugu", dio.

Atzo Joe Bidenek adierazi zuen laguntza berri honek Ukrainari arma eta munizio gehiago izatea ahalbidetuko diola.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ukrainako gerra
2024-04-28 | Axier Lopez
Propagandarako tresna berria Ukrainan

Ukrainako gerraren benetako izar bihurtu dira droneak, baina ez hainbeste ohiko gudu-zelaian, baizik eta gudari ere badagokion baina oso bestelakoa den eremu batean: gerra-propaganda. Moskuk eta Kievek erabiltzen dituzte tripulaziorik gabeko hegazkinek grabatutako bideoak beren... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Europak armak erosiko ditu, zuri pentsioa kenduta

Badator gerra handi bat. Gastu militar ziztrin horiekin ez goaz inora. Trumpek bakarrik utziko gaitu oraingoan. Herritarrek prest egon behar dute Putinen aurrean... Europar Batasuneko agintarien artean nagusitzen ari den diskurtso hori, hitz bakarrean laburbiltzen da:... [+]


Pablo Gonzalez "berehala" askatzea exijitu dute Gernikan eta nazioartean

Bi urte Polonian preso daraman kazetaria "berehala" askatzeko exijitu dute ehunka lagunek Gernikan. Madrilen, Espainiako Kongresuaren aurrean elkarretaratu dira alderdi ugaritako diputatuak; Espainiako Atzerri ministro Jose Manuel Albaresen esanetan, kazetariaren... [+]


Eguneraketa berriak daude