AEBetako Poliziak hainbat hildakoren eskuetan jostailuzko pistolak ipini dituela frogatu dute

  • Baltimoreko Gun Trace Task Force Poliziaren elite taldeko zortzi kide epaitzen ari dira ustelkeria egotzita. Epaiketak agerian utzi du polizia askoren maukapeko estrategia: gezurretazko pistolak eramaten zituzten aldean, ondoren pertsona errugabeei ipintzeko. Horrela, poliziek norbaiti tiro eginez gero, euren burua zuritzen zuten pertsona armatua zela esanez.


2018ko otsailaren 2an - 10:40
Clevelandeko 12 urteko neskaren erailketaren aurkako protestak (Arg: David Maxwell)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Ez hori bakarrik: legez kanpoko armak kaletik ateratzeaz arduratu behar zuen polizia taldeak boterea neurri gabe baliatu duela esan du fiskaltzak: pertsona errugabeak lapurtzen zituzten, eta konfiskatutako drogak berriz saldu, besteak beste.

Gezurretazko armen aferak dudan jarri ditu hainbat kasutan poliziek emandako defentsarako testigantzak: 2014an, Clevelanden ustez jostailuzko pistola batekin jolasten ari zen 12 urteko haur bat hil zuen polizia batek; 2016an 13 urteko ume bati bi tiro egin zizkioten poliziengana gezurrezko pistola batekin korrika zihoalako; eta 2015 eta 2016 urteetan Poliziak tiroz hil zituen 86 pertsonari jostailuzko armak izatea egotzi zieten.

Baltimore Sun hedabidearen esanetan, Baltimoreko Poliziaren “inoizko ustelkeria kasu handiena” da honakoa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ustelkeria
2025eko uztailaren 2
Meloi saltzailea
Senar puteroak

Eguneraketa berriak daude