AEBetako indigenen hilketak gutxietsi ditu Josep Borrell Espainiako Atzerri ministroak

  • Espainiako Gobernuko Kanpo Arazoetako ministro Josep Borrellek adierazi du, AEBek independentzia lortzeko egin zuen bakarra lau “indio” hiltzea izan zela.


2018ko azaroaren 28an - 11:42
Josep Borrell Espainiako Atzerri ministroa. Argazkia: @business
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

AEBetako indigenen hilketak gutxietsi ditu Borrell ministroak, Madrilgo Complutense Unibertsitatean Europaren etorkizunaz eztabaidatzeko antolatu zen foroan egindako adierazpenetan.

AEBetan integrazio politiko handiagoa dutela arrazoitzen ari zen, adierazi zuenean lau “indio” hiltzeaz gain besterik ez zutela egin independentzia lortzeko. Guztiek hizkuntza bera erabiltzeak eta atzetik historia oso gutxi izateak, integrazio politikoa sendotzen laguntzen duela ere azpimarratu du ministroak.

Berehalakoak izan dira gainerako alderdi politikoen erreakzioak. EH Bilduko senatari den Jon Iñarrituk, ministroaren dimisioa eskatu du. Ciudadanos-ek adliz, galdera sorta bat erregistratu du Kongresuan, Gobernuak beharrezko azalpenak eman dezan.

Espainiako Balore Merkatuko Batzordeak 30.000 euroko isuna ezarri dion egunean egin ditu adierazpenak Borrellek. Abengoa elkarteko kontseilari zenean informazio pribilegiatuz baliaturik 9.030 euro akzioetan saltzeagatik, arau-hauste “oso larria” dela erabaki baitu batzordeak.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espainiako Gobernua
2025eko irailaren 18
Publizitate instituzionalaren negozio ezkutua Espainiako Estatuan
Gardentasuna ala adiskidetasuna?

Eguneraketa berriak daude