AEBen arabera, Nord Stream-eko erasoa talde ukrainar batek egin zuen

  • The New York Times egunkariak (NYT) kaleratu zuen informazioa joan den asteartean, eta horren arabera, Errusiar-alemaniar gasoduktuaren aurkako erasoa Ukraina zalea eta Vladimir Putinen aurkakoa den talde batek bideratu zuen.


2023ko martxoaren 09an - 13:36
Azken eguneraketa: 17:40
Argazkia: EFE / Suediako Kostazainak
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Informazioak AEBetako inteligentziaren datuei egiten die erreferentzia, baina ez du zehazten, iturri horiek zertan oinarritzen diren, zer den talde hori, nork osatzen duen, edota nork finantzatzen duen. Alemaniako hainbat hedabidek egunotan jakinarazi dutenaren arabera, talde horrek Polonian alokatu zuen erasoa egiteko yatea eta sei pertsonaz osatuta zegoen: kapitaina, bi buzo, bi buzo-laguntzaile eta mediku bat. Yatea 2022ko irailaren 6an atera omen zen Alemaniako Rostock-eko portutik Danimarkako Chiristiansø irlarantz, sabotajea egin zen lekutik gertu. Ez ei dakite komandokideek zein naziotasun duten, yatearen alokairua pasaporte faltsuekin egin zutelako. Alemaniako Fiskaltzak ere asteazken honetan segurtatu du joan den urtarrilean miatu zutela erasoan ustez parte hartu zuen itsasontzi bat, baina ikerketak oraindik aurrera jarraitzen duela eta ezin dela datu gehiago eman.

Gogoratu behar da, Seymour Hersh kazetari estatubatuarrak AEBetako gobernua erasoaren errudun egiten zuen erreportaje luzea argitaratu zuela otsailean, eta Mendebaldeko hedabide handienek uko egin ziotela argitaratzeari, tartean NYTk, argudiatuz Hershek iturri bakarra zuela eta gainera anonimoa. Hershek bere webgunean eman behar izan zuen ikerketaren berri. Orain, NYTek ez du eman argitaratu berri duen albistearen iturriei buruzko informaziorik, soilik AEBetako Gobernua eta inteligentzia zerbitzuak aipatu ditu.

Egiletzari buruzko zalantzak

Gobernu eta hedabide asko ari da ikertzen erasoa eta, aleka bada ere, informazio osatzen jarraitzen dute. Adibidez, Suediako Gobernua da lanean ari den horietakoa, eta ikerketa bideratzen duen Mats Fljungqvist fiskal buruak zera erantzuten du NYTek galdetzen dionean ea uste duen erasoaren atzean errusiarrak ote dauden: “Ez dut halakorik inoiz pentsatu. Ez da logikoa”.

Rafael Poch kazetariaren esanetan, Suediako Gobernuak uko egin dio informazioa Alemania eta Danimarkarekin konpartitzeari, “emaitzak oso kontuz hartzekoak” direlako. Pochen esanetan, Alemaniako diputatuek galdera mordoa jarri izan dute parlamentuan, jakiteko erasoaren aurreko hilabeteetan NATOko eta Errusiako zein itsasontzi ibili ziren erasoa gertatu zen uretan, baina Alemaniako Gobernuak erantzun du “estatuaren ongizatearen izenean” ez dela posible informazio hori ematea.

AEBen 1982ko erasoa

Orain arte ezagutzen dugun informazioaren arabera, harrigarrienetakoa da Seymour Hershek erasoari buruzko zein informazio eta xehetasun handia ematen duen, eta bestelako hedabideek zein gutxi. Edozein kasutan, historia hurbilean arakatuta ere bada Alemania eta Errusiaren arteko energia salerosketari buruzko arrastorik. Rafael Poch kazetariak Ctxt ataria-n esaten duenez, 1982ko udan AEBek manipulatutako softwarea saldu zioten SESBi, eta haren bidez lortu zuen hodia kudeatzen zuen sistema zoratzea eta lehertaraztea Alemaniara gasa bideratzeko SESBek eraiki zuen gasoduktua.

Pochen esanetan, Bonn eta Moskuren arteko lehen hitzarmen energetiko handia 1981eko azaroaren 22an sinatu zen. Gerra Hotzaren garai haietan, Alemaniako sozialdemokraziak ahalegin handia egin zuen SESBekiko distentsioa bultzatzeko, eta testuinguru horretan ulertu behar da gasari buruzko aipatu akordioa. AEBek, ordea, inoiz ez dute gustuko izan harreman energetiko hori, eta orduko Alemaniako Gobernuko Helmut Schmidt kantzilerrari presio handiak egin zizkioten akordioa ez sinatzeko. Amerikarren soldaduak Alemaniatik erretiratzeko mehatxu ere egin zion, trukean AEBetako gas likidoa eskainita. Alferrik ordea, eta akordioak aurrera jarraitu zuen. Hor hasi zen Alemania eta Errusiaren arteko gas salerosketaren 40 urteko harremanen historia. Pochek kontatzen duenez, 1982ko lehen sabotaje horren berri AEBetako Segurtasun Kontseiluko kide Thomas Reed-ek azaldu zuen bere memorietan.

AEBak beti harreman energetiko horren aurka

Lau hamarkadaz luzatu da Errusiak Alemaniari egindako gas salmenta. 1982ko Siberiako lehen gasodukto hori hor dago, baina 2011n bukatu zen Nord Stream I gasoduktuaren azterlanak 1997an hasi ziren eta AEBek beti erakutsi dute beren aurkakotasuna. Pochen artikuluak, azken urteetan horren adierazgarri izandako hainbat testigantza biltzen ditu. 2019an, esaterako, Pentagonoaren think tank garrantzitsuena den Rand Corporationek txosten bat argitaratu zuen Errusia ahultzeko proposamenak eginda, besteak beste, duela 40 urte bezala, Nord Stream 2 “bertan behera” uzteko aholkua ematen zuen, gasoduktu horiek diru sarrerak zirelako Errusiarentzat. Mike Pompeo zen AEBetako orduko Estatu idazkaria eta zera zioen: “Ahal duguna egingo dugu gasodukto horrek Europari mehatxu egin ez diezaion”.

Gerora beste mandatari askoren adierazpenak etorri ziren Nord Stream-eko gasoduktuaren aurka. Bigarren hodia 2018an hasi ziren egiten eta 2022an bukatuta zegoen, baina Errusiak Ukraina inbaditu ondoren haren irekiera geldiarazi zuen Alemaniak. 2021ean Tom Cotton Arkansaseko senatari errepublikarrak zera adierazi zuen: “Bada Nord Stream 2 geldiarazteko unea; ezaba dezagun eta herdoildu dadila Baltikoaren olatuen pean”. Zortzi hilabete geroago Jake Sullivan Segurtasun Kontseiluko aholkulariaren txanda izan zen: “Errusiarrei argi utzi diegu, Ukrainan gehiago sartzen badira, gasoduktua arriskuan egongo da”. Eta egun batzuk geroago Ted Cruz senatari errepublikarrak heldu zion gaiari: “Gasoduktu hau geldiarazi behar da eta bitarteko guztiak erabili behar dira funtzionamenduan hasi ez dadin”.

Baina adierazpen entzutetsuenak Joe Biden lehendakariak berak egin zituen iazko otsailaren 7an, Olaf Scholz Alemaniako kantzilerrarekin batera emandako prentsaurrekoan: “Errusiak Ukraina inbaditzen badu ez da Nord Stream 2-rik izango, amaiera emango diogu”. Alemaniako kazetari batek galdetu zion ea hori nola egingo zuten, kontuan hartuta Alemaniako azpiegitura ere bazela, eta hala tematu zen Biden: “Oso argia izan nahi dut, Errusiak inbaditzen badu, era batera edo bestera Nord Stream 2-k ez du aurrera egingo”. Eta haren ondoan zegoen Schotz kantzilerra, gaur egun bezala, isil-isilik. Ez da samurra isiltasun hori ulertzea, baina ez da zalantzarik arras adierazgararria dela. Mundua ohituta dago AEBek beren arerioei egiten dieten erasoak ikustera, baina ez beren aliatuei egindako erasoak ikustera.

Eztandaren ondorengo adierazpenak

2022ko irailaren 26an lehertarazi zuten Nord Stream gasoduktua eta Poloniako Defentsa eta Atzerri ministro ohi Radek Sikoski-k honako txioa argitaratu zuen: “Eskerrik asko AEBei”. Irailaren 27an Polonia, Norvegia eta Danimarkako agintariek Norvegia eta Poloniaren arteko gasoduktu berriaren irekiera ekitaldian parte hartu zuten, eta horren harira zera adierazi zuen Antony Blinken AEBetako Estatu idazkariak: "Nord Stream 2ren suntsitzea aukera bikaina da behingoz Errusiaren menpekotasunarekin amaitzeko”.Norvegiak eta AEBek hornitzen dute orain Europar Batasunak behar duen gasaren zati bat, baina AEBetakoa hiru-bost aldiz garestiagoa da Errusiakoa baino, besteak beste, AEBetan likidotu behar delako, ekarri Europara, eta berriz gas bihurtu. Askoz garestiagoa izateaz gain, energia galera handiak ematen dira gas-likido-gas bihurtze prozesuetan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ukrainako gerra
26 herrialde prest dira Ukrainan esku hartzeko, baina Putinek erantzun die helburutzat joko dituela

Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak adierazi du 26 herrialde prest direla gerra amaitu ondoren Ukrainan indar militarra zabaltzeko, “lurrez, airez edo itsasoz” parte hartuz. Vladimir Putin buruzagi errusiarrak erantzun die ez duela horrelakorik onartuko, ez... [+]


Gutxienez 23 hildako izan dira Errusiak Kieven egin duen aire erasoan

600 misil eta dronetik gora bota ditu Errusiak Ukrainako hiriburuaren aurka. Gerra hasi zenetik egindako aire eraso handienetakoa da. Zelenskik nazioarteari eskatu dio erantzun dezala, Putin Trumpekin bildu eta bi aste eskasera.


2025-08-29 | Joan Mari Beloki
Trump bake bila?

Abuztuaren 15ean Vladimir Putin eta Donald Trump Alaskan bildu ziren. Ofizialki, Ukrainako gerrari amaiera emateko bidean beste urratsen bat emateko. Baina Gazan milaka pertsona hiltzeko gupidarik ez duen politikariak serio esan al dezake penagarria eta tristea dela Ukrainan... [+]


Ukrainako Independentzia Egunean, Kievek eta Moskuk 146na preso trukatu dituzte

Arabiar Emirerri Batuen bitartekaritzarekin lortu dute preso trukea gauzatzea. Zelenskik adierazi du Ukrainak "askatasunaren alde" borrokatzen jarraituko duela, herrialdeak independentzia aldarrikatu zuenetik 34 urte bete direnean: "Bakea behar dugu, eta gure... [+]


Trumpek dio Ukrainako gerra amaitzeko ez dela beharrezkoa su-etena, Kievek lurralde batzuei uko egitea baizik

AEBetako presidentea Zelenskirekin eta Europako haren aliatuekin bildu da astelehenean, Etxe Zurian. Badirudi Trumpek ontzat jo duela Vladimir Putinek ostiralean izandako bileran proposatutakoa: Ukrainako gerra amaitzeko Kiev "lurralde truke posibleez" hitz egiteko gai... [+]


Ostiraleko bileran Putinek su-etena onartu ezean, Trumpek dio “ondorio larriak” izango direla Errusiarentzat

Ostiralean Alaskan izango duten bileraren bezperan heldu da mehatxua. Friedrich Merz Alemaniako kantzillerrak deituta, gailur birtual bat egin dute asteazkenean Zelenskik, Trumpek eta Europako hainbat agintarik. Ukrainako presidenteak adierazi du Trumpen eta Putinen arteko... [+]


Putin eta Trump ostiralean bilduko dira, baina Zelenskik argi utzi du Ukrainak ez duela “lurralderik oparituko”

AEBetako presidenteak Ukrainarekin su-eten akordio batera iristeko ezarritako epea amaituta, Alaskan bilduko dira Trump eta Putin ostiralean. Bloomberg hedabidearen arabera, Errusia eta AEBak gerra "izozteko" plan bat prestatzen ari dira, Moskuk orain arte Ukrainan... [+]


Errusiak baieztatu du Putin eta Trump datozen egunetan bilduko direla

Joan den astean Trumpek ohartarazi zion Putini hamar eguneko epean Ukrainarekin su-eten akordio bat sinatu ezean, zigor ekonomikoak ezarriko dizkiola. Zelenskik sare sozialetan adierazi du ezinbestekoa dela Errusiako presidentearekin bildu aurretik lehenbizi su-etena... [+]


2025-06-25 | Rafael Poch | CTXT
Mendebaldea bere mundu-gerra eskalatzen ari da

Gaza izan zen iragarpena, Ukraina tanteoa, Iran eskalada, baina Errusia eta Txina dira traka eta azken helburua. Europar Batasunak "Israelek bere burua defendatzeko duen eskubidea" baieztatzen jarraitzen du, eta bere lehen potentziaren buruak aitortzen du "Israel lan... [+]


2025-05-28 | Joan Mari Beloki
Istanbul II

Europako lau presidente gudazaleek (Emmanuel Macron, Keir Starmer, Friedrich Merz eta Donald Tusk), maiatzaren 10ean 30 egunetako su-etena exijitu zioten Vladimir Putini. Errusiako presidentearen erantzuna: “Maiatzaren 15ean has gaitezen bakea negoziatzen... [+]


Putinekin bi orduko telefono dei bat izan ondoren, Trumpek dio Errusia eta Ukraina “berehala” hasiko direla su-etena negoziatzen

Sare sozialetan zabaldutako mezu batean, AEBetako presidenteak adierazi du Errusiako bere homologoarekin izandako elkarrizketa "oso ongi" joan dela. Putinek esan du Ukrainako gerra amaitzeko ahaleginak "bide onetik" doazela, eta Mosku Kievekin bake akordio bat... [+]


“Itxaropen handirik gabeko” negoziazioak Istanbulen

Aurrez adierazitakoa baino egun bat geroago abiatu dira bilerak Istanbulen; Zelenski, Putin eta Trump gabe. Errusiari “behe mailako” delegazioa bidaltzea leporatu diote.


Ukrainaren aliatuek zigorrekin mehatxu egin diote Errusiari, 30 eguneko su etena onartu ezean

Ukrainaren Europako aliatuak Zelenskirekin bildu dira, eta menia astelehen honetan indarrean jartzea proposatu dute, Errusiak jada ezezkoa eman badu ere. Boluntarioen koalizioko agintariek azpimarratu dute garrantzitsua dela Ukrainari laguntza militarra ematen jarraitzea,... [+]


2025-04-29 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Soldadu ipar korearrak Europan: zergatian datza koska

Zer lor nahi zezakeen Ipar Koreako erregimenak Errusiaren gerrarako egindako odol-ekarpenarekin? Batetik, eskarmentua; bestetik, elkarrekikotasuna.


Trumpek gelditzeko eskatu dio Putini, eta Errusiak dio bake akordiorako ia prest dagoela

Zelenskiri Ukrainako gerra amaitu behar duen bake akordioa "arriskuan" jartzea leporatu ostean, Putini egin dio errieta Trumpek bere sare sozial Truth Socialen. Sergei Lavrov Atzerri Ministroak adierazi du bake akordioa adosteko prest dagoela Errusia. Kievek jakinarazi... [+]


Eguneraketa berriak daude