AEB

AEBek eta Europak hegazkingintza sektoreko gerra komertziala eten dute

  • Airbus eta Boieng enpresen arteko merkataritza lehiaren ondorioz, 2004tik herrialde batek besteari arantzelak ezarri dizkio produktuen esportazioan. Ekainaren 15ean, muga-zerga horiek kentzea hitzartu dute.

     


2021eko ekainaren 16an - 08:48
Azken eguneraketa: 10:52
Joe Biden Europako Parlamentuan. Argazkia: European Parliament/Pietro Naj-Oleari
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Airbusen eta Boeingen arteko lehiak eragindako muga zergak bost urtez geldituko dira bertan behera, uztailaren 11tik aurrera. Hegazkingintza produktuei zein aeronautikari lotuta ez dauden beste hainbat gairen esportazioari (ardoa, olioa, gazta…) eragiten diete arantzelek. Ekainaren 15ean Bruselan egindako akordio bilateralean erabaki dute AEBek eta Europak elkarri ezarritako tasak indargabetuko dituztela. 

Joe Biden AEBetako presidenteak, Charles Michel Europako Kontseiluko presidenteak eta Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak asteartean onartu dituzte neurriak. Martxoan lau hilez eten zituzten arantzelak; orain, 2026ra arteko akordioa erdietsi dute, baina betirako iraungo duen erabakia izatea espero da. Europak eta AEBek bata bestearen produktuei ezarritako arantzelek 11.500 milioi dolarreko gastua dakartenez, bi aldeentzako baliagarria den merkataritza akordioa izango da. 

Munduko Merkataritza Erakundearen legediaren aurka, Airbusek (Europa) lehenengo eta Boiengek (AEB) ondoren, 2004tik hainbat estaturen finantzaketa publikoa jaso izan dute. Mailegu eta laguntza horiek aeronautika konpainia zibilei emandako abantaila desleiala ekiditeko, herrialde batak besteari arantzelak ezarri dizkio aeronautika produktuetan eta bestelakoetan. Trumpek legealdian gogortu zituen horiek.

Txinari aurre egiteko balizko estrategia

Joe Biden presidentetzara heltzearekin batera, ordea, AEBek Europarekin duten harremana bestelakoa da. Ez soilik lankidetzan jarduteko, baizik nazioarteko beste eragile batzuen hazkundea gelditzeko ere: gailurrean bildutakoek eta Katherine Tai AEBetako merkataritza ordezkariak erreferentzia egin diote Txinak nazioartean hartu duen protagonismoari. Europaren eta AEBen arteko aliantza hau Pekinen indarrari aurre egiteko prozesu baten parte gisa uler daiteke. 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: AEB
Errusiak baieztatu du Putin eta Trump datozen egunetan bilduko direla

Joan den astean Trumpek ohartarazi zion Putini hamar eguneko epean Ukrainarekin su-eten akordio bat sinatu ezean, zigor ekonomikoak ezarriko dizkiola. Zelenskik sare sozialetan adierazi du ezinbestekoa dela Errusiako presidentearekin bildu aurretik lehenbizi su-etena... [+]


600.000 milioi euro inbertitu ezean, %35eko muga zergak jarriko dizkio Trumpek Europako Batasunari

Von der Leyenek eta Trumpek akordioa lortu eta astebetera egin du mehatxua AEBetako presidenteak, Europako herrialdeek hitzartutakoa beteko ez dutela kezkatuta. Europako produktuei %15eko muga zergak ipintzeaz gain, Europako Batasunak AEBetan 600.000 milioi euro gehiago... [+]


AEBn euskararen irakaskuntza bultzatzeko akordioa sinatu dute Etxepare Euskal Institutuak eta NABOk

Euskal diasporaren Boiseko Jaialdiaren testuinguruan, Etxepare Euskal Institutuak eta AEBetako euskal erakunde NABOk euskararen irakaskuntza sustatzeko akordioa sinatu dute. Hori horrela, AEBetako Euskal Etxeek euskara "sustatuko eta trinkotuko" dute, eta Jaurlaritzak... [+]


2025-07-30 | Lucas Vallecillos
Hiroshima eta Nagasaki, zortzi hamarkada geroago

Historia garaikideko basakeriarik handienetakoak dira Hiroshimaren eta Nagasakiren bonbardaketak. 1945eko abuztuan, hiru eguneko epean, bi bonba atomiko jaurti zituzten lehen aldiz historian eta bi hiritako biztanleak modu indiskriminatuan hil zituzten. 1945aren amaierarako,... [+]


Euskal diaspora elkartuko da Boisen, eta jendetsua izatea espero dute

AEBetako Idaho estutako Boise hiriburuan ospatuko dute euskal kultura ezagutarazteko, eta euskal diaspora batzeko. Hainbat ekitaldi egingo dituzte uztailaren 29tik abuztuaren 3ra arte.


Europa makurrarazi du Trumpek
AEBek Europako produktuei %15eko muga-zergak ipiniko dizkie, eta alderantziz ezer ere ez

Horrez gain, Europa behartu egin du gasa AEBei erostera, 750.000 milioi euro xahutu beharko ditu horretan datozen hiru urteotan; beste 600.000 milioi euro gehiago inbertitu beharko ditu han, "inbertsio estrategikoetan"; eta, "ehunka milioi euro", zehaztapen... [+]


2025-07-17 | Joan Mari Beloki
Ekialde Hurbila sutan

Ekainaren 13an hasi eta 24an amaitu zena “12 Egunetako Gerra” bezala ezagutuko da aurrerantzean. Gauza harrigarri batzuk gertatu ziren bertan, pentsaezinak ordura arte. Nahiz eta lerro hauek idaztean egun gutxi igaro diren bukatu zenetik, ondorio batzuk atera... [+]


Trumpek ezarritako %30eko muga zergekin, kolokan dago EBn eta AEBen arteko merkataritza

Etxe Zuriko maizterrak larunbatean iragarri zuen EB Europako Batasunaren esportazioei %30eko muga zergak ezarriko dizkiela abuztuaren 1etik aurrera, biak merkataritza akordio batera ez iritsiz gero. Horren aurrean, AEBei muga zergak igotzeko prest dagoela adierazi du EBk... [+]


2025-07-11 | ARGIA
NBE-ren errelatore Francesca Albanese
“AEBek ni zigortu izana haien erruduntasunaren seinale da”

AEBek Francesca Albanese NBEk Palestinar Lurraldeetan duen errelatore berezia zigortu dute genozidioari buruzko txostena argitaratu eta egun gutxira. Albanesek sare sozialetan azaldu duenez, “boteregabeen alde hitz egiten dutenak boteretsuek zigortzea ez da indar... [+]


NBEren errelatorea zigortu dute AEBek, Palestinako genozidioari buruzko txostena argitaratu eta egun gutxira

Ondasunak blokeatu eta trantsakzio ekonomikoak egitea debekatu dio Washingtonek Frances Albanese NBEk Palestinar Lurraldeetan duen errelatore bereziari. Nazioarteko Zigor Auzitegian "Israel eta AEBetako herritarrak ikertzeko ekimenetan zuzenean kolaboratzea" leporatu... [+]


2025-07-08 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Konponduko ote du etorkizuneko diruak iraganeko ustetsuen hutsegitea?

Errealitatea da dirua ez dela nahikoa ontziolak nahieran sortu eta itsasontziak nahi ahala egiteko. Kokapenak, azpiegiturak, laneskua, lehengaiak, talentua, eskarmentua… gauza asko behar dira, diruaz gain. Ontziolak erauztea oso “erraza” izan zen AEBentzat;... [+]


Israelek onartu ostean, Hamasek esan du 60 eguneko su-etena “berehala” ezartzeko prest dagoela

Hamasek jakinarazi du Palestinako erresistentziako beste taldeekin hitz egin duela AEBek, Egiptok eta Qatarrek proposaturiko meniaz, eta "pozik" hartu dutela. 60 eguneko su-etenaz gain, akordioak barne hartuko luke Hamasek Gazan dituen hamar bahitu israeldar askatzea,... [+]


BRICS+ taldeak Trumpen muga zergak gaitzetsi ditu, eta honek %10 igotzea mehatxu egin die

BRICS+ taldeak hamazazpigarren gailurra egin berri du Rio de Janeiron, eta herrialde parte hartzaileek oharra argitaratu dute Trumpen muga zergak eta Iranen aurka eginiko erasoak gaitzetsiz. Erantzun gisa, AEBetako presidenteak mehatxu egin die "Amerikaren aurkako... [+]


NATO eta ‘daddy’

Hagan ekainaren 25ean NATOk egindako goi-bileran, gastu militarra herrialde bakoitzaren BPGaren %5 izateko konpromisoa hartu dute Aliantza Atlantikoko Itunaren Erakundeko kide diren estatuek. Horretarako hamar urteko epea izango dute, 2035 arte. Erabaki horrekin, 2014an... [+]


2025-07-01 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Japoniak ikusia du jada film hori

Duela astebete Hagan egindako NATOren goi bilera historia handian gogoratu beharko da –batez ere egitasmoa egikaritzen bada– “BPGaren ehuneko 5aren bilkura” izan delako.


Eguneraketa berriak daude