AEBek “merkatu pirata nagusien” zerrenda argitaratu dute eta neurriak eskatu

  • AEBek 2013an bere ekonomian eragin handiena izan duten legez kanpoko merkatuak zerrendatu ditu. Neurriak hartzeko eskatu diete herrialdeotan dituzten enbaxadei.


2014ko otsailaren 14an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
"Pirateriak" eragin handiak izaten ditu estatubatuar ekonomian.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Amerikar produktuen faltsifikazio eta pirateriarren aurkako lehiarako eratu du txostena Merkatu Bulegoak. Hemen ikus daiteke txostena.

Zerrendan aipatzen diren herrialdetako EBko enbaxadei, beraiek sortutako berrikuntzak defendatzeko “ahaleginak” egiteko eskatzen diete, txostenaren arabera “antzeman ditugun merkatuek langile estatubatuarrak ahultzen dituzte, euren lanen balioa eta egonkortasuna murriztuz”.

2013ko urtean 11 herrialdek osatzen dute zerrendea berria: Argentina, Txina, Kolonbia, Ekuador, India, Indonesia, Mexiko, Paraguai, Espainia, Tailandia eta Ukraina sartzen dira zerrenda berri honetan. Ekonomia estatubatuarra "gehien eragiten duten herrialdeak dira", kontrabando eta pirateria merkatu handienak bertan kokatuak daudela argudiatuz.

On line merkatuei buruzko atalean, Seriesyonkis.com atala nabarmendu dute. Legez kanpoko filmeak eta telebista saioak eskaintzen ditu atariak eta bereziki Hego Amerikan eta Espainian izen handia duen webgunea da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia soziala
Eguneraketa berriak daude