Adinekoen zaintza eredua iraultzeaz gogoetatuko dute ostiralean Azpeitian

  • Ostiral goizez (hilak 27) egingo diren jardunaldiei ondoko izenburua jarri diote: “Zaintzarako euskal sistema publiko eta unibertsal baterantz”. Pentsionistak, zahar etxeetako egoiliarren senideak, adinekoak zaintzen dituzten emakume migratzaileak eta unibertsitateko irakasleak izango dira hizlari. Madrilgo Pilares Fundazioaren berri ere emango dute. Azpeitian egingo diren jardunaldiak Irauli zaintza plataformak antolatu ditu.


2020ko azaroaren 26an - 11:01
Argazkia: Dani Blanco.

Ezin esan martxotik hona adinekoen sektoreaz ez denik hitz egin. Zoritxarrez, pandemiak zahar egoitzak denon ahotan jarri ditu eta egunez eguneko jarraipena egin diete hedabideek. Heriotza eta kutsatu kopuruak erraz bistaratu dira, beste kontu bat da ea koiuntura baliatu den zahar egoitzen ereduaz eztabaidatzeko. Are gehiago, egoitzetako draman fokua jartzeak ez ote duen basoa ikustea galarazi. Hau da, zaintza sistema guztia ipurdiz gora jartzeko ordua dela uste dute jardunaldi hauetan parte hartuko duten askok.

Jardunaldiak aurrez aurre jarraitzeko aukerarik ez dago, dagoeneko aforoa bete delako. Youtube plataformaren bidez ordea jarraitu ahal izango dira helbide honetan.

Segidan duzue azaroaren 27rako egitaraua:

10:00-11:00. Pilares Fundazioa (Madril). Ana García Mendoza, lan komunitarioko masterrean psikologoa eta proiektu teknikaria.

11:00-11:45. Egoitzak eta Zuzenbidea. Iñaki Lasagabaster EHUko Administrazio Zuzenbideko katedraduna.

11:45-12:30. Nola josi politika publikoa bizitzaren sarean? Yolanda Jubeto, EHUn ekonomialari feminista.

12:30-12:50. Atsedena

12:45-14:00 Zaintza duinen eta pertsonen autonomiaren aldeko gizarte erakundeen mahai-ingurua:

Ion Fano, Pentsionistak Martxan, Bizkaia.

Xabier Pierrugues, Gipuzkoako Senideak egoiliarren familiarren elkartea.

Silvia Carrizo. Malen Etxea zaintzaile etorkinen elkartea

Beñat Irasuegi, Olatukoop, ekonomia sozial eraldatzaileen kooperatiba.

Arantza Corrales, Oneka, euskal emakume pentsionisten plataforma.

Maritxu Serrano, Gipuzkoako Pentsionistak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Adinekoen zaintza
Aukeratu gabeko bakardadea prebenitzeko proiektu bat martxan jarri du Nafarroako Gobernuak Sakanan

Sakanako pertsona zaharrei babesa emateko proiektu pilotua da Teknoadineko Landab. Bizilagunen parte hartzea “funtsezkoa” dela nabarmendu du Nafarroako Gobernuak.


Proposamen bat zaintza eredua aldatzen hasteko

Bizitza Zaintzeko izenpean, ekonomia soziala ardatz duen irabazi asmorik gabeko elkarte bat sortu dute etxez etxeko sei langilek, Urola Kostan (Gipuzkoan). Ideia sinplea da: enpresen irabaziak langileen esku uztea. Merkatuaren prezioak mantenduko dituzte; hau da, erabiltzaileek... [+]


2023-10-11 | ARGIA
Elizondoko adinekoen egoitza publifikatu du Baztango Udalak

Orain arte kudeaketa zeraman enpresa pribatuarekin kontratua eten eta Patronatuko Batzordeak erabaki du Zaintza Lanak SL udal enpresa publikoren esku uztea egoitza. Eraikinean obrak egingo dituzte eta egoiliarrentzako lekua murriztuko dute eraberritze lan horien ondorioz.


Eguneraketa berriak daude