Adineko ehun pertsonatik gora itxialdian, Getxoko Nagusia Etxea espazioaren defentsan

  • Aste honetan zerbitzu guztiak aterako dituztela jakitearekin batera, bertan ixtearen aldeko hautua egin dute.

Amaia Lekunberri @amaialekunberri
2018ko maiatzaren 17a
Udaltzaingoa Nagusia Etxean itxitakoak identifikatzeko egindako agerraldian

Zaintzaren arkitekturen gaineko proiektu batekin Nagusia Etxean esku-hartzen duen Irati Mogollon Garciak esandakoaren arabera, El Correo egunkariaren bidez jakin dute Nagusia Etxeako zerbitzu guztiak ostiral honetan aterako dituela Udalak. Horren aurrean, duela hiru urte Kultur Etxe berrira lekualdatzeko proposamena egin zitzaienetik espazioa mantentzearen alde borrokan dirauten adinekoek bertan ixtea erabaki dute. Asteazkenetik daude itxialdian, eta bart Udaltzaingoak identifikatu egin ditu. Ostegunean, 19:00etan, elkarretaratzea deitu dute Nagusia Etxean bertan.

Belaunaldi ezberdinek habitatu izan duten Nagusia Etxea espazioa orain 30 urte baino gehiago biltzeko gune modura naturalki hartua izan zen. Ordutik, hamaika ekintza burutu dira bertan: musika saioak, hitzaldiak, tailerrak, ariketa fisikoa edota bazkariak, besteak beste. Egun 6.200 adindun daude bertan izena emanda, 3.000 egindako ekintzetan parte-hartzaile moduan erregistratuta, eta 200 pertsona inguru biltzen ditu egunerokotasunean.

Erromoko auzoan kokatuta, espekulazio olatuari eutsi dion edifizio historiko bakanetakoa izateaz gain adinekoentzako zerbitzuak eskaintzen dituen espazio bakarra ere bada. Kultur Etxe berri batera lekualdatu nahi ditu Udalak, baina Nagusia Etxeako erabiltzaileek argi daukate aldaketa hori ez zaiela beraien beharrizanei egokitzen.

Udalaren nahiak eta adinekoen beharrizanak, kontrajarrita

600.000 euro, hori zen Getxoko Udalak Kultur Etxea izateko altxatu duen bost pisuko eraikinaren eraikuntza lanetarako aurreikusten zuen zenbatekoa. Obrak amaitu diren honetan, zenbateko hori 2.000.000 euro arte igo da. Kulturarekin lotura daukaten ekintza eta norbanako guztiekin, bertara lekualdatu nahi ditu Udalak Nagusia Etxeako erabiltzaileak. Hirugarren pisuaren erdia, horixe eraikin berrian eskaintzen zaien espazioa.

Nagusia Etxeako erabiltzaileak ez datoz bat Udalaren nahiekin ordea, hau ez baita beraien beharrizanetara moldatzen: instituzionalizatuta dago, ez da iristen erraza, igogailua hartzera derrigortuak daude eta ez dauka patiorik, besteak beste. Zeuzkaten errekurtsoekin lekualdatzearen gaineko galdeketa egin dute bazkideen artea, eta 570 pertsonak erantzun dute. Emaitzen arabera %85ak ez du Nagusia Etxeatik mugitu nahi. EAJ eta PSEek osatutako Udalak, ordea, ez dio aintzatespenik egin galdeketari.

Presioa instituzioetatik

Proposamena egin zitzaien lehen momentutik adinduek argi adierazi dute ez dutela onartuko toki aldaketa, eta horretan berretsi dira ordutik hona. Jarrera tinko honen aurrean instituzioek presioa egin dietela salatu dute. Alde batetik, eskaintzen zaien aukera onartu ezean ezer gabe geldituko direlako mehatxuekin, Udalak beldurraren estrategia erabili duela adierazi dute. Eta bestetik, “zahar hauek noiz agortuko” ideiarekin zerbitzu sozialek desgastearen jolasa darabiltela antzeman dute.

Adineko jendea estimutan duen “Getxo Lagunkoia”-rekin Udalari ahoa betetzen zaion bitartean errealitatea bestelakoa dela salatzen dute, zaharrak mobilizatzen direnean hauek nola isilarazi nahi dituzten ikusita Udalak adinean oinarrituta burutzen duen diskriminazioa, hots, adinkeria, nabarmentzen dela azpimarratuz.

Adinekoentzat tokirik ez duen hiri eredua

Nagusia Etxeako erabiltzaileek aurrera eraman dituzten proiektuen artean, hirietako arkitekturak buru-osasunean daukan eragina aztertzen ere aritu izan dira. Ikerketa honen bitartez espazioaren memoriak norbanakoen memorian eragin zuzena daukala ondorioztatu dute.

Etengabeko eraldaketan dagoen hiri ereduak adinekoengan inpaktu handia daukala adierazi dute, herri eta hirietan iraganera lotzen dituen geroz eta gauza gutxiago dagoen heinean tokirik ez dutelako sentipena areagotzen dela azpimarratuz. Dauzkaten toki propio horien defentsa duintasunez bizitzeko beharrezkotzat jotzen dute, eta horretan ari dira.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Gizarte politikak  |  Getxo

Gizarte politikak kanaletik interesatuko zaizu...
2018-10-03 | ARGIA
Lanbidek DSBE eta EPO laguntzak kendu dizkio NANa galdu zuen emakume bati

Pasaportea, poliziaren ziurtagiria eta NANaren kopia aurkeztuta ere, Lanbidek ez zizkion paperak onartu. Bazterketa sozial egoera larrian den emakumea diru-laguntza barik uzteko erabakia berrikusteko eskatu dio Arartekoak Euskal Enplegu Zerbitzuari.


2018-08-29 | ARGIA
Beheranzko joerari eusten dio Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen dutenen kopuruak

2015ean jo zuen goia EAEn Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen dutenen kopuruak (66.373 lagunek behar zuten orduan). Ordutik, beherantz egin du kopuru horrek eta uztailean ere hala izan da: 57.377 izan dira DSBE jaso duten pertsonak, 2012 urteko kopurua berdinduz.


2018-05-28 | ARGIA
EAJk Espainiako aurrekontuei emandako babesa salatu dute Sabin Etxea parean

EAJk Bilbon daukan egoitza aurrean bildu dira, protestan, AHT Gelditu Elkarlana, Etxeko Langileen Bizkaiko Elkartea, Berri-Otxoak eta Kakitzat Koordinadora Anti-Militarista.


2018-05-25 | Hiruka .eus
Getxoko Itzubaltzetako nagusien etxea lekuz aldatzearen kontrako manifestazioa egingo dute gaur

Nagusien etxea Lope de Vega kaleko eraikinean mantentzeko itxialdiak astebete egin du ostegunean. Bertan bildutakoen helburua da gune hori leku berean mantentzea, Romo Kultur Etxera lekualdatu barik. Hori aldarrikatzeko, gainera, manifestazio bat egingo dute ostiralean, 19:00etatik aurrera.


Gizarte laguntzak jasotzen dituztenen %99k ez dute iruzurrik egiten

Bizkaiko Diputazioak Gizarte Zerbitzuen eta Prestazioen Ikuskapen eta Kontrolerako 2017-2019 Plan Orokorra iaz jarri zuen martxan, gizarte laguntzetan iruzurra atzemateko sistema alegia, eta Unai Rementeria ahaldun nagusiak asteartean eman ditu planaren inguruko datuak.

 


2018-05-18 | Amaia Lekunberri
Elkarretaratzeak egin dituzte Erromoko Nagusia Etxean itxialdian dauden adinekoek

Nagusia Etxea espazioaren defentsan, hainbat lagun bildu da ostegunean eta ostiralean egin diren mobilizazioetan.


2018-05-17 | ARGIA
Argilan-Esk plataformak borondate politiko falta jo du pobreziarekin amaitzea eragozten duen arrazoi nagusitzat

Diru sarrerak bermatu eta jendarte inklusiorako EAJ eta PSEk aurkezturiko Lege Proposamenak ez duela ez pobreziarekin, ez bazterketarekin, ezta Lanbideren tratu txarrekin amaituko adierazi dute plataformako kideek.


2018-03-15 | Estitxu Eizagirre
Euskal Herriko pobreenak 65 urtez gorako emakumeak dira

1.080 eurokoa izatea gutxieneko pentsioa. Zenbaki horretan jarria du duintasunaren marra Pentsionistak Martxan plataformak. Eta larunbat honetarako manifestazio masiboak espero dira. Marra horretatik urrunen emakumeak daude, EAEko pentsioen arrakala Espainiako handienetakoa baita. Hara zer dioten datuek:


2018-03-14 | Estitxu Eizagirre
"Pobreziarik eta bazterketarik gabeko herri bat" exijitu diote Jaurlaritzari gizarte eragileek

Pobrezia eta bazterketarik gabeko herri baten alde manifestua plazaratu dute gizarte eragileek martxoaren 14an, Bilboko La Bolsa gizarte zentruan. Diru Sarrerak Bermatzeko Oinarrizko Errentaren erreformak ekar ditzakeen murrizketei aurre egiteko elkarretaratzea deitu dute martxoaren 21ean, 10:30ean Jaurlaritzaren Bilboko egoitza aurrean (Gran Via 85). Bertan, manifestua Iñigo Urkullu lehendakariari eta Beatriz Artolazabal Enplegu arduradunari bidaliko diete, Eusko Jauralitzaren... [+]


Eguneraketa berriak daude