Guardia zibil ohi batek adin txikikoak adoktrinatzeko udaleku militarrak antolatzen ditu

  • Jorge Mellado Agudok antolatzen dituen udaleku militarretan armak erabiltzen irakasten die 11tik 21 urtera arteko haur eta gaztetxoei, aktibo diren militarren laguntzaz. Kataluniako Vilafranca del Penedès herrian egoitza duen Campamento Navacerrada S.L. enpresaren bidez antolatzen ditu Madriden egiten diren udalekuak. Directa hedabideko David Bou kazetariak eman du honen berri eta itzulita eta laburtuta ekarri dugu artikulu honetan.

Udaleku militarreko aurreko edizio batean, gaztetxoak formazio militarrean. Argazkia: Directako artxiboa.

2022ko ekainaren 21an - 10:22

Datorren uztailaren 18an, Espainiako Bigarren Errepublikaren aurkako estatu kolpe militarrak 86 urte beteko dituen egunean, abiatuko da batere arruntak ez diren udalekuen zortzigarren edizioa. Kasualitatea izan edo ez, hasiera data bat dator Gonzalo Fernández Córdoba “Kapitain Handia” Udaleku Zibiko-Militarraren balioekin. Izen hori darama XV-XVI. Mendeetako nobre eta militar gaztelarraren ohoretan, zeina izan zen Gaztela eta Aragoiko ejerzitoko kapitain nagusia eta egun Melillan kuartela duen Legio Espainiarraren zati batek ere hala du izena.

Gizartearen segmentu oso berezi batekoak dira kaptatzen dituzten umeka: “Ez da militarren semeentzako bakarrik, denak etor daitezke, nahiz eta egia den datozen erdiak militarren eta estatuko segurtasun indarren semeak izan” adierazten dute udalekuen berri ematen duen informazio dosierrean.

Abuztuaren 15 arte oporretan diren ehunka eskolume hartuko dituen udalekua Madrilgo Navacerrada herrian egiten bada ere (Los Almoschones etxaldean), Kataluniako Vilafranca del Penedèsetik kudeatzen da. Campamento Navacerrada SL enpresa 2016an sortu zuten eta Jorge Mellado Agudo guardia zibila dago honen atzean. Armen eta Espainiaren batasunaren maitalea den honek Mellado abokatu bulegoa zuzentzen du 1998tik. Directa hedabideak telefonoz deitu die eta kudeatzaileetako batek adierazi die umeak “formatu egiten dutela eta arropa militarrarekin joaten direla, baina udalekuak direla hala ere”. 50 hektareako hedadura du udalekuak eta bertan daude albergea, egurrezko etxolak eta igerilekua eta Espakeba enpresak darama kudeaketa.

Militar profesionalak begirale

Ume eta gazteentzako udaleku militar hauen ezaugarrietako bat da begiraleak ejerzitoko eta guardia zibileko kideak direla, noizbait izandakoak edo egun aktibo direnak. Udalekuen promoziorako informazioan diotenez, “Indar Armatuetan soldadu profesional gisa dauden bideez orientatuko dituzte, edo ofizial eta azpi-ofizial akademia ezberdinez”.

Udalekuaren zuzendaria den Jorge Mellado Agudo hamabi urtez izan zen guardia zibil profesionala eta 30 urterekin erretiratu zen.

Defentsa Ministerioarekin harremana agerikoa dela dirudi, aurreko edizioetan udaleku honetako taldeak eskurtsioan eraman baitituzte El Goloso base militarrera, Príncipe basera, eta lurreko ejerzitoaren helikoptero eskolara. Horrez gain, jefe, ofizial eta beteranoen bisitak jaso dituzte.

600 euro ordaintzen dute umeko udaleku hauetan, eta egingo dituzten aktibitateetan ordena eta diziplina dira ardatz: “Formazioko kuartel-akademia militarrean egiten diren zerbitzuak egingo dituzte”, hau da, portaera zibiko eta militarraren klaseak jaso, gatazka armatuko egoerako erreskateak, eta orientazio eta superbibentzia ariketak. Martxa militarrak egingo dituzte eta irakatsiko diete formazioak, agurrak, desfileak eta banderari omena egiten, besteak beste. Erritmo bizi hau igandetan lasaituko da Navacerrada etxalde barruan dagoen kaperan haur eta gazteentzat meza ematen dutenean.

Armak galtza esturik eta bikinirik gabe

Udaleku hauetan eskaintzen den heziketa bat da “pistolaren erabilera militar eta poliziala praktikan ikastea, baita ere fusilarena, zehaztasunez tiro egitea, eta armak seguru erabiltzea”. Kontuan hartuta partaide gehienak adin txikikoak direla etea ez dutela lizentziarik, erabiltzen diren arma denak Airsoft erakoak dira, hau da, armen erreplikak baina plastikozko balinak jaurtitzen dituztenak. Balinezko arma horiek araututa daude eta udalekuak gaztetxoen eta hauen familien ardurapean uzten du arma horiek udalekuraino eramatea, baina etxean ez dituztenei Navacerrada SL enpresak alokairuan eskaintzen dizkie.

Arma hauekiko permisibitateak kontrastea egiten du partaideei janzkeran ezartzen zaizkien muga batzuekin. Udalekura doazen neskek, gutxiengoa diren arren mutilen ondoan, ezin dituzte galtza estuak jantzi (legginsak edo mailak, adibidez) eta ezin dute bikinirik ere eraman, behartuta daude ur ekintzetarako pieza bakarreko bainujantzia eramatera. Udalekuak dirauten bitartean eramango duten uniformea kuarteletan ohikoa den kamuflajeko hori izango da, eta antolakuntzak ematen die, ondoren etxera eraman ahal izango dutelarik.

Haurrek eramango duten txapelean erreketeen ikurra daramate. Hau kontraesanean dago udalekuen informazio eskuorrian adierazten dutenarekin: “Gure udalekuak ez du sustatzen eta ez du inongo ideologiarik sustatu nahi, erabat neutroa da, polizia eta militar munduarekin ilusioa duten neska-mutilen udalekua da, ikasi eta denbora aprobetxatu nahi dutenena”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Militarismoa
2024-04-28 | Axier Lopez
Droneen gerra
Ehizaren fantasia desegiten denean

Las Vegas hiri ezagunetik ordubetera Creech-eko aire-base militarra dago basamortuaren erdian. 1950eko hamarkadan, Gerra Hotzean, ia mila leherketa nuklear "esperimentalen" lekua izateagatik ospetsu egin zen. Creechen koordinatu dituzte azken 20 urteotan AEBek mundu... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Turkiaren droneak, Kurdistanetik Tigray, Sahara eta Ukrainaraino

Droneen ekoizpena gorantza doan industria da, eta Turkia gerrarako droneen fabrikatzaile eta esportatzaile handienetakoa bihurtu da. Haien produktu izarra Bayraktar TB2 da. Modu autonomoan aireratu, lurreratu eta nabigatu dezakeen drone bat, baina giza operadore baten mende... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Droneen aita sionista

1950eko hamarkadan, AEBetako armada droneak erabiltzen hasi zen gatazka guneetan zaintza eta errekonozimendu misioetarako. 1994ko uztailaren 3an izan zen Predator dronearen lehen hegaldia, armatuta egon gabe. 1995eko uztailean, Predatorrek Balkanen gainetik egin zuen hegan... [+]


2024-04-22 | ARGIA
Europak armetan %16 gehiago gastatu zuen iaz, 2022arekin alderatuta

Ukrainako gerraren eta Ekialde Hurbileko egoeraren ondorioz, Europak aurrekaririk gabeko mailan igo du gastu militarra. Europan gora egin du gastu militarrak, baina baita mundu osoan ere. Stockholmeko Bakeari buruzko Ikerketarako Nazioarteko Institutuak egindako 2023ko txostenak... [+]


Eguneraketa berriak daude