Adin txikiko ijito neska talde bat, Bilboko Zubiarten “jazartuak eta umiliatuak”

  • 12 eta 14 urte arteko hamahiru neskak eta hiru hezitzailek urri hasieran Bilboko Zubiarte merkataritza-gunean jasandakoa salatu du Euskadiko Emakume Ijitoen Elkarteak. Segurtasun langileek jarraitu eta inguratu zituzten, merkataritza-gunetik alde egin behar izateraino. Garbi dute horretarako motiborik ez zutela eman eta arrazoi bakarra dagoela: ijitoak direla.


2019ko azaroaren 6an - 14:46
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Neskek kontatutakoaren arabera, zinetik atera eta merkataritza-guneko arropa denda batean zeudela, Prosegur enpresako segurtasun langilea temati zelatatzen hasi zitzaien, pasilloetatik jarraitzen, eta deseroso sentituta dendatik atera ziren. Beheko solairura jaitsi eta konturatu ziren borradun beste bi segurtasun langile zituztela atzetik segika, goiko solairutik atera zirenetik. Beldurtuta, berriz ere gora igo eta hiru langileek inguratu zituztela kontatu dute. Egoera ikusita, kalera ateratzea erabaki zuten.

Hezitzaileek inpotentzia eta neskek izua eta amorrua sentitu zutela dio salaketak, umiliatuak izan zirela, ijitoak direlako jazarri zituztela jakitun. “Taldeko neskek ez zuten ezer egin, segurtasun langileek halako jarrera hartzeko”.

"Prosegurrek zigortu ditzala hiru langileak"

Zubiarte merkataritza-guneari eskatu diote bere segurtasun politika aztertu dezala eta Prosegurri, langileen praktikak ikertu ditzala eta hiru gizonezko langile hauek zigortu ditzala.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arrazakeria
2025eko irailaren 29
Bilboko Solokoetxeko heriotzari Vocento taldeak emandako trataera
'El Correo', beldurra, arrazakeria eta polizia filtrazio bidezko informazio faltsua

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!