Abuztock jaialdian parte hartzeko deia egin eta urrats juridiko gehiago iragarri ditu GuraSOSek

  • Irailaren 4an "errebolta baketsua" antolatu du GuraSOSek: "Aldundiak erraustegiari buruz erabakitzeko prozesua irekitzeari ezetz eman dio eta erabaki horrek herritarrenganako begirune eza adierazten du. Gizarteari dei egiten diogu bere ahotsa entzunarazi dezan". Pertsona ezagunen hitzaldi laburrak eta musika izango dira jaialdian. Urrats juridiko gehiago iragarri dituzte.


2016ko abuztuaren 30ean - 15:49
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Gatazka demokratikoa

GuraSOS elkarteak erraustegia egin edo ez eztabaidatzeko parte-hartze prozesua martxan jartzea eta bitartean lanen lizitazioa etetea eskatu zuen, uztailaren 8ko 1/2010 Foru Arauak horretarako ematen duen aukera erabilita. Aldundiak ezezkoa erantzun zion eta elkarteak epaitegietara jo du (artikulu honetan dituzu xehetasunak azalduta). Urrirako espero da epailearen ebazpena. Hala ere, zera adierazi du GuraSOSek, jaialdia iragarriz zabaldu duen oharrean: "Argi utzi nahi dugu bide juridikoa ez dela GuraSOSen biderik garrantzitsuena, gizarte mobilizazioaren osagarri bat baizik. Hau da, epaitegiak ez dira izango arazo hau konponduko dutenak. Herritarroi dagokigu egungo egoera aldatu eta benetako parte-hartze prozesu batera iristea, hondakinen arazoa kontsentsu bidez konponduz, akordio sozial eta politiko bat lortzeko. Hau guzti hau, gure seme-alaben eta gizarte osoaren osasunarentzako babes handiena bilatuz, hots, erraustegiaren eraikitzea alde batetara utziz".

Parte-hartzeko ukazio horren ondorioz, GuraSOSek adierazi du "hondakinen kudeaketako gatazkatik gatazka demokratikora pasa garela". Lizitazioa udan egitea "antidemokratikoa eta errefusatzeko modua" hitzekin definitu dute. Horrek guztiak erantzun bat eskatzen duela diote.

"Demokrazia, Eztabaida eta Adostasunaren aldeko Jaialdia"n parte-hartzeko deia

Mobilizazioek fruituak emango dituzten konfidantza du GuraSOSek: "Mobilizatu eta errebolta egiteko garaia da. Gizartearen ahotsa ozena bada, parte-hartze prozesua egingo da. Gizartea eztabaida sozial eta akordioaren alde mugitzen bada, ordezkari politikoek jakingo dute egoera horretara beraien erabakiak egokitzen".

"Errebolta baketsua" izango dela iragarri dute, "herritarrek modu baketsuan eta gizatasunez gure desadostasuna adieraz dezagun eta gure parte-hartzeko eskubidea aldarrikatu dezagun". Adierazi dute 70eko hamarkadan iraultza eta bakearen ikur bihurtu zen  Woodstock jaialdiari keinua egiten diola, baita Donostia 2016ko hiriburutzari ere.

"Lehentasun juridikoak"

Aurrerago xehe azalduko dituztela ziurtatu ostean, hiru "lehentasun juridiko" zerrendatu dituzte:

1- Erraustegiaren lizitazioaren kautelazko suspentsioa lortzea.

2- Erraustegiaren Ingurumen Baimen Integratuaren iraungitze edo baliogabetzea lortzea bide administratibotik. "Abuztuaren 29an gorako helegitea jarri dugu", jakinarazi dute.

3- "Ingurugiro parte-hartze, hondakinen plangintza eta kontratatze gaietako Zuzentarauen ez-betetze larriengatik, kexak zuzenduko ditugu europar Batzordera", baieztatu dute.

Irailaren 4an, 18:30ean Gladys Enean

Hauek dira Abuztock jaialdian hitza hartuko dutenak:

Uxue Alberdi (kazetaria, bertsolaria eta idazlea)

JoxAnton Artze (poeta)

Ane Artetxe (musikaria)

Amets Arzallus (bertsolaria)

Ainara Azpiazu, Axpi (marrazkilaria)

Eneko Balerdi (dantzaria)

Aitor Bengoetxea (UPV/EHUko Zuzenbide Fakultatea)

Garbiñe Biurrun (epailea)

El Drogas (musikaria)

Eñaut Elorrieta (musikaria)

Jakoba Errekondo (paisajista)

Bide Ertzean (musika taldea)

Alazne Etxeberria (aktorea)

Pako Etxeberria (auzitegi-forentsea)

Zuriñe Hidaldo (musikaria)

Joseba Larratxe, Josevinsky (marrazkilaria)

Alberto Lizarralde (argazkilaria)

Jone Martinez (UPV/EHUko Zientzia Politikoetako Fakultatea)

Nerea Mendizabal (psikologoa)

Jabier Muguruza (musikaria)

Oreka TX (musika taldea)

Petti (musikaria)

Xabi Solano (musikaria)

Edorta Subijana (arkitektoa, marrazkilaria, argazkilaria)

Arantxa Urretabizkaia (idazlea)

Iban Zaldua (idazlea)

Haimar Zubeldia (txirrindularia)

Hainbat formatotan (bakarrizketa, diskurtso, ipuin, dantza...) gai hauek landuko dituzte: parte-hartzeko eskubidea, gizarte kohesioa, osasunaren lehentasuna, haurren babesa, ingurumenaren babesa eta oinarrizko eskubideak.

Bertaratzen diren gainerako herritarrek ere izango dute beren iritzia emateko aukera, horretarako prestatu dituzten liburuetan, edo sare sozialetan, #abuztock traola erabilita.

Haurrentzako txokoa

Ipuin kontalaria arituko da bertan eta eskulanak egiteko aukera izango dute. Eskulan hauek prezio sinbolikoan erosi ahal izango dira eta diru hori GuraSOSen gastuei aurre egitera bideratuko da.

Azpiegitura gastuei aurre egiteko ekarpenak

Kontu korronte hau zabaldu du GuraSOSek, ekarpenak jasotzeko: ES18 30350140391400030208.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errausketarik ez
Zubietako Erraustegia "gelditzeko" eskatzeko elkarretaratzera deitu du Errausketen Aurkako Mugimenduak larunbatean

Maiatzaren 24an 13:00ean Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean elkarretaratzea egingo du Errausketen Aurkako Mugimenduak. Zubietako Erraustegiak sortzen duen kutsaduraren aurrean eta agente publiko eta alderdien jarrera salatzeko elkarretaratzera batzeko dei egin die herritarrei.


2024-05-17 | ARGIA
Zubietako Erraustegira martxa egingo dute larunbatean Lasartetik abiatuta

Maiatzaren 18an, larunbatez, Zubietako Erraustegiaren aurkako martxa antolatu du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak (EAM). Lasarte-Oriatik abiatuko da, Okendo plazatik 11:00etan.


2024-05-08 | ARGIA
Zubietako erraustegi inguruetan kutsaduraren "igoera kezkagarria" aurkitu eta martxara deitu dute

Zubietako erraustegi inguruan laginak biltzen bost urte daramatza ToxicoWatch fundazioak, metal astunen, dioxinen, PCBen eta PFASen bila. Horiek guztiak ageri dira laginetan eta gainera kutsaduraren “igoera kezkagarria” aurkitu dutela jakinarazi du Errausketaren... [+]


2023-09-11 | Usurbilgo Noaua
Hondakin gehiago ez erraustea eskatzeko Kontxa inguratu dute

Ia bi hamarkada luzez egin duten moduan, "errausketarik ez!" aldarrikatu eta oihukatu dute, Kontxako Banderaren bigarren eta azken jardunaldi egun honetan, Donostiako hondartza inguratu duen giza katean.


2023-04-27 | Usurbilgo Noaua
"Erraustegiaren errealitate kutsatzailea" agerian uzteko martxa larunbatean

Lasarte-Oriatik Zubietako erraustegira martxa deitu du Errausketaren Aurkako Mugimenduak apirilaren 29rako, 11etan abiatuta, "Erraustegia, airea, ura eta lurra kutsatzen" aldarripean, aipatu plantaren "errealitate kutsatzailea" agerian uzteko. Herritarrak... [+]


2022-11-16 | ARGIA
Zubietako erraustegiaren inguruetako kutsaduraren orain arteko datuak aurkeztuko dituzte Hernanin

Azaroaren 19an goizerako hitzaldi berezia antolatu du Hernanin Zero Zabor elkarteak: Holandako ToxicoWatch fundazioak Zubietako erraustegiaren kutsaduraz 2021ean bildutako laginekin egin duen txostena oinarri hartuta, Errausketaren Aurkako Mugimenduko bi kidek datuak eta... [+]


2021-12-21 | ARGIA
Errausketaren aurkako mozioa aurkeztu dute Bergarako Udalean eta elkarretaratzea egin dute

Abenduaren 20ko Bergarako Ohiko Udal Batzarrean mozioa aurkeztu dute bi herritarrek eta gaia eztabaidatu dute ondoren udaleko alderdi politikoek eta herritarrek. Mozio horrek laburtzen ditu Bergarako erraustegiaren auziko puntu nagusiak.


2021-11-24 | Leire Artola Arin
Bergarako erraustegi proiektuaren mahai-inguruak kezka handiagoa piztu du herritarrengan

Ekologistak Martxan taldeko ordezkariak Greene enpresari aurpegiratu dio “gezurretan” aritzea eta herritarrei “datuak ezkutatzea”; hondakinak pirolisi bidez tratatzearen kalteez ohartarazi du. Proiektuaren arduradunek, ordea, plantaren... [+]


2021-11-05 | ARGIA
Elkarretaratze jendetsua egin dute Bergaran erraustegi proiektuaren aurka

Ekologistak Martxan mugimenduak deituta elkarretaratzea egin dute Bergaran azaroaren 4 iluntzerako, herri horretan paper fabriketako hondakinak gasifikazioz tratatzeko eraiki nahi duten plantaren kontra. Talde hau izan da hondakin planta berri hori ere erraustegia dela seinalatu... [+]


2021-09-13 | ARGIA
Klima larrialdian jarri du fokua Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak Donostian egindako protestan

Donostiako Kontxako badian giza katea egin dute irailaren 12an, estropada ospetsuen bigarren jardunaldia baliatuta. Zubietako erraustegiak klima aldaketa bultzatzen duela nabarmendu dute.


2021-03-25 | Txintxarri
Larunbateko 'Gipuzkoako erraustegira martxa' Lasarte-Oriako Okendo plazatik abiatuko da

Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak ekitaldia antolatu du larunbat honetarako, martxoak 27: Zubietako erraustegira joatera animatu ditu herritarrak, Errausketarik ez, ez hiri hondakinak, ez industrialak lelopean protesta egitera.


2020-06-02 | ARGIA
GuraSOS: "Jose Ignacio Asensio gezurretan ari da"

Donostiako erraustegiaren afera ikertzen jarraitzen duela adierazten duen oharra bidali zuen Europako Parlamentuko Eskaeren Batzordeak, maiatzaren 11n. Aldiz, Asensiok maiatzaren 28an kontrakoa zabaldu zuen, batzorde horrek GuraSOSek eskatutakoa atzera bota zuela esanaz... [+]


2020-03-26 | Estitxu Eizagirre
Jaurlaritzaren "irtenbidea" Zaldibarkoaren ostean: erraustegi eta zementerak gizentzea

Zaldibarko zabortegiaren hondamendiak eta Mutiloako zabortegia ixteak behartuta, Eusko Jaurlaritzak Agindua atera berri du, orain arte zabortegietara bideratutako hainbat hondakini beste irteera bat emateko. Paper industriarekin lotutako 102.500 tona hondakin erretzea da... [+]


2020-02-25 | ARGIA
Erraustegiaren Aurkako Mugimendua
"Zaldibarkoak ere erakutsi digu ezin dugula erraustegia onartu"

Gipuzkoako erraustegia piztear direnean, larunbatean Donostian egingo den manifestaziora deitu du Errausketaren Aurkako Mugimenduak: “Ez inori eta ez ezeri kasu egin gabe, azkenean Gipuzkoako agintari politikoek eta korporazio handiek egin dute nahi zutena. Proiektu... [+]


2020-02-05 | ARGIA
Erraustegiaren aurkako manifestazioa deitu dute, hau piztu bezperetarako

Gipuzkoako mugimendu sozial, politiko, sindikal eta ekologistako kideek osatzen dute Larreko (larrialdi ekologikoari aurre egiteko) mahaia. Otsailaren 29an, 17:00etan Donostiako Easo plazatik aterako den manifestazioa antolatu dute. "Osasuna, ekonomia eta klimagatik, ez... [+]


Eguneraketa berriak daude