Absolbitu egin dituzte Kataluniako parlamentua inguratzeagatik auzipetutakoak

  • Espainiako Auzitegi Nazionalak ez ditu Kataluniako Mossoek aurkeztutako frogak onartu, eta absolbitu egin ditu 2011ko ekainaren 15ean murrizketen aurka egindako Aturem el Parlament ekintzagatik auzipetutako hogei lagunetatik hemeretzi.


2014ko uztailaren 8an - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Auzipetuetako pertsona bakarra zigortu dute, Montserrat Tura PSCko parlamentariaren jaka margotzeagatik. Lau egun etxean eman beharko ditu preso.

Ramon Saez eta Manuela Fernandez epaileek ebatzi dute akusazioek bertan behera geratu behar dutela, Mossoek aurkeztutako argazkiek ez dutelako frogatzen delituen egileak 19 auzipetuak izan ziren ala ez.

Gainera, epaileek diotenez, irudi horiek auzipetuen parte hartzea frogatuko balute ere, "Estatuko goi-instituzioen kontrako" delitua zalantzazkoa litzateke, herritar orok duelako "manifesatzio batean parte hartzeko eskubidea".

Fernando Grande-Marlaska epaileak ebazpenaren aurkako boto partikularra eman du. Bere ustez bazegoen nahikoa motibo auzipetuetako batzuk zigortzeko.

Katalunaiko Parlamentuak eta Generalitateak duela hiru hilabete iragarri zuten epaiaren kontrako helegiterik ez zutela aurkeztuko, epaileek auzipetuak absolbituta ere. Dena den, behin epaia ezagututa, Ramon Espadaler Barne ministroak aditzera eman du auzia aztertzen ai direla, urratsik eman behar ote duten erabakitzeko.

Aturem el Parlament (2011-06-15)


Herrialde katalanak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...