Hamaika modu larunbateko abortu eskubidearen aldeko manifestazioa deitzeko

  • Abortatzeko eskubidearen aldeko manifestazio nazionala egingo da larunbatean, hilak 5, Iruñean. Manifestazioaren aurretik hainbat ekintza egiten ari dira mobilizazioan parte hartzera deitzeko. Kolektiboek eta norbanakoek sarean egin dituzten deialdi ikusgarri batzuk jaso ditugu.


2014ko apirilaren 02an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Iruñeko Virgen del Camino erietxe publikoan, Opus Deiren klinika unibertsitarioaren parean, ekimen ikusgarria egin du mugimendu feministak: pankarta erraldoia zintzilikatu dute ospitaleko fatxadan eta Ahotsa.info-k bideoa partekatu du sarean.

Basauriko mugimendu feministak ahotsa atxa du "isilarazten gaituzten" kapitalismo, gobernu, eliza, patriarkatu, inposizio eta kontrolen gainetik.

"Uste dute gure gorputzen jabe direla, baina ez dakitena da aurrean izango gaituztela beti!" dio Gipuzkoako abortu komunikazio taldeak igotako bideoak.

Hernaniko sorginek akelarrea egin nahi dute Iruñean, datorren larunbatean.

Oñatin kalera atera dira, eta herritarrek deialdiarekin bat egin dute abortatzeko eskubidearen aldeko kartelarekin argazkiak aterata.

Gasteizko campusean dantzan jarri eta flashmoba grabatu dute.

Baina ez dira dantzatzeko gogoz dauden bakarrak...

Eta Iretargi Barakaldoko emakume gazteek emakumeen gorputzak ez daudela salgai erakutsi dute bideo honen bidez.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abortu eskubidea
Eguneraketa berriak daude