Abian dira Abiadura Handiko Trenaren Donostiako geltokia eraikitzeko lanak

  • Asteazkenean hasi dira AHTren Donostiako geltokia eraikitzeko obrak. Hala iragarri du Donostiako Udalak. Momentuz, topografia-lanak abian dira, eta okupatu beharreko eremu batean hesiak jarri dituzte.

Artikulu hau CC BY-NC-ND 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko uztailaren 9an - 09:47
Gaur egungo Norteko geltokiaren zonaldea aldatu egingo da AHTaren geltoki berriarekin.
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Obrak 42 hilabete iraungo du guztira, eta udalak esan duenez, trenbide zerbitzuak martxan jarraituko du uneoro, lanak hainbat fasetan egingo direlako. Ondo bidean, azarotik aurrera geltoki gainetik pasatzen den behin behineko oinezkoen pasabide berri bat eraikiko dute, Frantziako pasealekua eta Blas de Otero plazako etxebizitzak lotzen dituena. Pasabide honek igogailuak izango ditu, irisgarritasuna bermatzeko, eta egun dagoena ordezkatuko du. Geltoki gainetik pasatzen den egungo pasabidea, baita Egiako trenbide azpikoa ere zabalik izango dira bestea eraiki bitartean, eta 2021eko udaberritik aurrera itxi eta botako dituzte.

Lan horrekin amaitu ondoren, behin-behineko geltoki bat eraikiko dute, Nestor Basterretxea plazatik sarbidea izango duena. Alegia, geltoki hori Egiako aldean izango da, eta 2022. urte hasieran martxan izango dela aurreikusten da.

Eraikiko den terminal berriak 7.400 metro karratuko azalera edukiko du.


Abiadura Handiko Trena kanalean gehiago
2026ko apirilaren 1
6850

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.