Herrietako betiko esne banatzaileak aspaldian hasi ziren galtzen, baina Iztuetako kideek jakin dute haien produkzioa eta salmenta modua garai berrietara egokitzen. Oinarrian, baina, filosofia bera izaten jarraitzen dute: denboran iraungo duen ekoizpen jasangarria egitea.
1925ean sortu zen Iztueta esnekien proiektua Lazkaon, eta Insausti sendiko hainbat belaunaldi pasatu dira bertatik. Eñaut Sala Insausti eta Marije Insausti ama-semeak daude gaur egun proiektuaren atzean, hirugarren eta laugarren belaunaldia alegia. Eñaut Salak horrela kontatu du: “Amak beti kontatu izan du txikia zenean esnea banatzera astoarekin jaisten zirela kalera”. Berak ere gogoan du nola ibiltzen zen umetan amarekin etxez etxe esnea banatzen. Herrietako betiko esne banatzaileak aspaldian hasi ziren galtzen, baina Iztuetako kideek jakin dute haien produkzioa eta salmenta modua garai berrietara egokitzen. Oinarrian, baina, filosofia bera izaten jarraitzen dute: denboran iraungo duen ekoizpen jasangarria egitea.
35-40 bat behi dituzte Iztueta baserrian, etxean jaio eta hazitakoak guztiak, eta larreetan bazkatzen izaten dituztenak. “Animalien ongizateari eta ingurumenarekiko errespetuan lan egiteari asko begiratzen diogu gure eguneroko jardunean”, azaltzen du ekoizleak. Bere aurrekoek esnea ekoitzi eta zuzenean saltzen zuten, baina 1993an, esne gordina poltsaratzen hasi ziren. 2004ean, pauso bat gehiago eman eta esnea pasteurizatzeari ekin zioten, eta 2009an berriz, EAEko lehen esne makinak jarri zituzten Ordizian, Lazkaon eta Beasainen.
Zuzeneko salmenta egiteko bide berrien bila aritu dira urte hauetan guztietan Iztuetako kideak. Esnea poltsaratzen hasi zirenean ukuiluan esnetokia handitu eta jogurtak eta izozkiak egiten hasi ziren 2015ean. “Tradizioa eta berrikuntza uztartzen saiatzen gara, produktu artisauak egiten, baina teknologia berriak ere erabiliz”. Jogurt naturala, marrubizkoa eta muxika eta marakuiazkoa ekoizten dituzte, eta izozkietan, berriz, bost zapore dituzte aukeran: banilla, jogurta, txokolatea, limoia eta hurra. Carlos Arribas Zarauzko izozkigile ezagunarekin ikasi zuen prozesua Salak. Horiez gain, orain gazta zabalgarria ere egiten dute; naturala eta ezpeletako piperrarekin egina. Esnekiak lantzeko orduan (jogurtak, gasna zabalgarria...) Leartiker zentru teknolojikoarekin egiten dute lan.
Kalean esnea saltzetik beste forma batzuk hartzen joan badira ere, zuzeneko salmentari garrantzia handia ematen jarraitzen dute Iztuetan. “Guk garbi dugu baserriak aurrera ateratzeko salmenta zuzena egin beharra dagoela, erosten duenak baserritarrekin zuzeneko harremana izateak asko laguntzen baitu” dio Salak. Salmenta puntuak ia Gipuzkoa osoan dituzte. Esne makinak aldiz, Lazkao, Beasain eta Ordizian (etxetik 2minutura). Haien ohiko salmenta puntuak denda txikiak dira baina baita supermerkatu batzuk ere.
Baserrian bertan ere badute salmenta puntu txiki bat, eta bizilagunek eta Iztuetan antolatzen dituzten bisita gidatuetara joaten diren herritarrek hor dute produktuak erosteko aukera: “Ate irekiak egiten ditugu baserrian, gure egunerokoa eta lan egiteko modua erakustea gustuko dugulako. Hiriko eta baserrietako jendea elkartzeko modu ona dela uste dugu”, amaitu du.
Marurin kokatutako proiektua da Mustai Ortua, Gorka Areitio Elorduik eta Marcela Pava Gomezek bultzatua. Diseinu grafikoko ikasketak egin zituen Areitiok eta horretan ari zen lanean, baina gainezka eginda zebilen. Pava, berriz, abokatua da lanbidez, baina ezin zuen horretan... [+]
Aramaioko Beñat Ibarguren Arrizabalaga da Larrinbarri ahabi ekologikoak ekoizteko proiektuaren bultzatzailea, eta 2012tik ari da Anbotopeko bere lursailetan fruitu gorri landareak eredu ekologikoan lantzen. “Lagun batek eta biok sortu genuen proiektua, hasiera batean,... [+]
Burujabetzan sakontzeko egitasmoa da Oiartzun Burujabe proiektua, udalaren, herriko ehun ekonomikoaren eta herritarren artean bultzatu dutena. “Oiartzungo herritarrek bertako baliabideak eta produktuak, bertan ekoizten dena erabiltzea bultzatu nahi dugu, kanpoko... [+]
David de Blasek abiatutako proiektua da Azpigorri Ahuntz Txorizoak, eta izenak argi uzten duenez, azpigorri arrazako ahuntzekin ari da lanean. “Urteetan industrian aritu nintzen lanean, baina pandemia garaian artzain eskolara joan nintzen, eta ikasketak amaitutakoan... [+]
Hamabost urte baino gehiago daramatza martxan Bizkaiko Kimuak ernamuinduen proiektuak, baina hasierako bultzatzaileak erretiratu dira eta erreleboa hartu berri dute Mikel Landa Luzarragak eta Asier Iñigo Oraindik. Ernamuindutako kimu freskoak ekoizten dituzte batik bat,... [+]
Ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko zuzeneko harremanak sustatzeko asmoz azoka berria jarri du martxan Iruñeko Udalak, INTIA-Reyno Gourmetekin, Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluarekin (NNPEK), Elikagai Artisauen Elkartearekin eta Bizilurrekin... [+]
2024ko irailetik martxan dute Urduñan Belardi hiltegia eta haragi-eraldaketarako gunea. Elikadura burujabetzaren bueltan herrian urte askoan egin duten prozesuaren ondorio da proiektua, Bedarbide abeltzainen elkarteak bultzatu duena. “Sektorean egindako ikerketatik,... [+]
Pirinioetan dago ezpel basatien munduko eremurik handiena, eta hain zuzen Nafarroako Pirinioan, Abaurregainan, sortu zuten 2020an Ezpelzaintza 2050 egitasmoa. Cydalima perspectalis sitsa hondamendi handia eragiten ari da ezpeldietan azken urteotan, eta espeziea babesteko eta... [+]
Duela urtebete pasa gauzatu zuten Ortulaguntza proiektua Debagoienan. Langile bat kontratatu dute bailarako nekazaritza proiektu txikietan txandaka lanean aritzeko, hartara ekoizleei lan karga arintzeko eta baldintzak duintzeko. “Sektorea zaurgarri zegoela eta errelebo... [+]
Maiatzaren 10ean egun osoko festa berezia antolatu dute Zestoako Amilibia baserrian. Agroekologiaren eta elikadura burujabetzaren alde, Gipuzkoako Biolur elkarteak abiatutako proiektua da Amillubi, eta udaberriko hitzordua aitzakia paregabea izanen da tarte eder bat partekatu... [+]
Proventza eskualdean, Alpeen hegoaldean abiatu zuten Lili Saint-Laurent euskaldunak eta Mathias Guibert proventzarrak abeltzaintza proiektua duela hamar urte pasatxo. “Ardi, ahuntz, behi, txerri eta pottokekin plantatu ginen etxalde dibertsifikatua landuz, baina laborantza... [+]
2021 inguruan hasi zen Itziar Presa Blasco gernikarra konbutxaren munduan murgiltzen. “Magisteritza ikasi nuen nik, eta hezkuntzan aritu nintzen urteetan lanean, baina semeak jaio zirenean etxean geratzeko aukera izan nuen, eta ordu arteko guztia, nolabait, apurtu egin... [+]
Gasteizko Basaldea etxaldean dago kokatuta Soilik nekazaritza birsortzaileko proiektua, Abetxuko auzoan, eta Jaime Garcia, Joseba Vigalondo eta Javier Chaves dira bultzatzaileak. “Lehen sektorean, eredu agroekologikoan inkorporazio berriak bultzatzea da gure helburua,... [+]
Duela lau urte abiatu zuten Azpeitian Enkarguk proiektua, Udalaren, Urkome Landa Garapen Elkartearen eta Azpeitiako eta Gipuzkoako merkatari txikien elkarteen artean. “Orain proiektua bigarren fasera eraman dugu, eta Azkoitian sortu dugu antzeko egitasmoa, bere izenarekin:... [+]