Abartzuzan hegalak astinduko dituzte euskararen alde

  • Euskararen Eguna ospatuko dute Abartzuza herrian maiatzaren 30ean, larunbatez. Jai egitarau interesgarria eta aldarrikapen andana iragarri ditu Irriherri elkarteak. 


2015eko maiatzaren 19an - 07:37
Irriherri elkartea, Irantzu Mankomunitateko udalak diren Abartzuzako, Lezaungo, Oteitzako, Jaitzeko, Villatuertako, Gesalazko Ibarra eta Deierriko euskaldun eta euskaltzaleek osatzen dute.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Iragan martxoan, Nafarroako Gobernuak hiru puntu zeramatzan gutun hau igorri zion Abartzuzako Eskola Publikoari:

– De acuerdo con lo dispuesto en la Ley Foral 18/1986 de 15 de diciembre, del vascuence, la localidad de Abárzuza pertenece a la denominada Zona Mixta.

– Por tanto le son de aplicación las regulaciones que sobre la enseñanza en y del vascuence en la zona mixta figuran en el desarrollo de dicha Ley, el Decreto Foral. 

– En consecuencia, no se alcanza el nº mínimo de alumnos establecido en la normativa.    

Apirilean, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza batzordeak eskola bisitatu zuen. Irriherri elkarteak herritarrak deitu zituen euskararen eta euskarazko eskolaren aldarrikapenen alde borrokatzera. Gobernuaren ordezkariak kartelen eta pankarten artean hartuak izan ziren.        

Irriherri elkartea, Irantzu Mankomunitateko udalak diren Abartzuzako, Lezaungo, Oteitzako, Jaitzeko, Villatuertako, Gesalazko Ibarra eta Deierriko euskaldun eta euskaltzaleek osatzen dute.

Joan den igandean, Sortzenek euskal eskola publiko berriaren aldeko festa ospatu zuen Sarriguren herrian hogeigarrenez. Eskola publikoan ari diren ikasle, irakasle eta langileen baldintza duinak aldarrikatzen dituzte tokian tokiko nafarrek.  

Maiatzaren 30ean, larunbatarekin, Euskararen Eguna ospatuko dute Abartzuzan. Jai egitarau interesgarria eta aldarrikapen andana iragarri dute. Festa egunaren ilunabarrean musika kontzertua izanen da Irrikan, DJ Raizti eta Hesian taldeekin. Hesian taldeak Hegalak astinduz seigarren diskoa plazaratu zuen iragan neguan, arrakasta handiz.


Utzi erantzuna

Iruzkinik ez

Euskal eskola publikoa kanalean gehiago
2025eko azaroaren 26
Saioa Mujika Sierra. Pedagogia mugimenduan
"Herritartasuna bueltatu behar diegu, hori da umeekin daukagun zorra"

Eguneraketa berriak daude
⚠️ Hezkuntza kanal berria ARGIAn
Ikas-komunitatearen jarraipen berezia, Mikel Garciaren eskutik
Hezkuntzari egiten diogun jarraipenak koska bat egingo du gora, bai edukiz bai diseinuz berrituta datorren Hezkuntza kanalarekin