A69 autobidearen lanak aldi baterako gelditzea lortu dute grebalariek

  • Autopistaren lanak ostiralera arte etetea lortu dute hiru lagun egarri greban jarri eta 24 ordutara. Ostiralean egingo duten bileran erabakiko dute A69ren etorkizuna ministerioak, tokiko hautetsiek eta hainbat zientzialari eta kolektibok.


2023ko urriaren 11n - 11:46
Azken eguneraketa: 15:32
Argazkia: Extinction Rebellion

La Rèleve et La Peste hedabideak jakitera eman duenez, Tolosa-Castres autobidearen lanak aldi baterako gelditzea lortu dute grebalariek. A69 autobidea eraikitzeak ehun urte inguruko pinuak eta platanondoak erauztea ekarriko zuen, besteak beste. Ondorioz, ingurumen ekintzaile eta eskalatzaile Thomas Brailek irailaren 1ean gose greba hasi zuen Okzitaniako Vendine herrian.

Horrez gain, 24 orduz egon dira egarri greban Brail, Celik eta Reva izeneko hiru grebalari. Brailen osasun egoera kaskarra zela eta, ospitaleratu egin dute eta horren ondorioz A69 autobideko lanak bertan behera uztea erabaki dute, ostiralera arte behintzat. Egun horretan hartuko dute tokiko hautetsiak biltzen dituen bilkuran behin betiko erabakia. Bertan, A69aren aldekoak, proiektuaren aurkako kolektiboak, zientzialariak eta botere exekutiboak elkartuko dira.

Reva grebalariak adierazi du garaipena “kolektiboa” izan dela: “30 egun dira herritarrak gose greban sartu garela, baina 30 urte badira A69 autobidearen aurka asko borrokan ari garenak”. Frantziako Greenpeaceko zuzendari Jean-François Julliardek adierazi du proiektua "zentzugabea" dela, eta "kontuz ibiliko gara ostiralekoa ez dadin bilera soil bat izan, baizik eta ekintza indartsu bat”.

Thomas Brailek gainerako gose grebalariak borrokarekin jarraitzeko “libre” direla adierazi du: “Ez naiz haien nagusia, proiektuarekin nazkatuta dagoen herritar bat baizik”. Halaber, estatuarentzat, elkarteentzat eta haurrentzat “garaipena” izan dela nabarmendu du Brailek. Revak, aldiz, “garaipenaren hastapena” dela adierazi du, “presioa igotzea” lortu dutelako. Ostiralean jakingo dute zein izango den A69 autobidearen patua. Proiektuaren aurka diren tokiko hautetsiek adierazi dute lanak ostiralera arte egiazki etenda daudela ziurtatuko dutela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekologismoa
Balmasedako zentral eolikoaren proiektua atzera bota dute, "gutxiago eragingo" duen beste bat egiteko

Kolitza mendiaren magal batean eraiki nahi zituzten haize erroten proiektua atzera bota du Eusko Jaurlaritzak, hala adierazi du Balmasedako alkateak. Baina horren ordez, "eragin gutxiago" duen beste zentral bat aurreikusi dute inguru bertsuan. Maiatzaren 26an Euskal... [+]


2024-05-07 | Ahotsa.info
Karta Sozialak alternatiba ekosozial justua aldarrikatuko du larunbatean Iruñean eta Bilbon

Maiatzaren 11n manifestazioak egingo dira Bilbon eta Iruñean bidezko trantsizio ekosoziala aldarrikatzeko, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunak, Emakumeen Mundu Martxak eta Gune Ekosozialista erakunde ekologistak deituta. Manifestazioak 12:00etan abiatuko dira Gaztelu... [+]


2024-05-06 | Estitxu Eizagirre
Jauzi Ekosoziala eragilea aurkeztu dute, sistema ekozidaren aurrean "erantzun bateratua" emateko

Jauzi Ekosoziala eragilea aurkeztu dute maiatzaren 4an Eibarren. Bere helburu nagusia "sistema ekozidaren aurrean, eta krisi anizkoitzen kontestu batean, Euskal Herrian justizia sozialean oinarritutako trantsizio ekosoziala bultzatzea da". Horretarako, "borroka... [+]


Eguneraketa berriak daude