Irudi antifeministak kendu eta Bartzelonan sarrera oztopatu diote Hazte Oir-en autobusari

  • Astelehenean autobusarekin Bartzelonatik ibiltzea zeukan aurreikusita Hazte Oir eskuin muturreko elkarteak. Pertsona talde batek hiriaren sarreran autobusari bidea moztu eta feminismoa nazismoarekin lotzen zuen grafismoa kendu dio.


2019ko martxoaren 05an - 14:12
(Argazkia: @NouBarrisLGBTI)

Bartzelonara sarreran, Diagonal etorbidean, geldiarazi zuten astelehenean kanpaina antifeminista egiten diharduen Hazte Oir-en autobusa. Ekintza burutu zuten kideek autobusak bistan zeraman grafismoa kentzeari ekin zioten, aurpegia ikur feministaz margoturik ageri zen Adolf Hitlerren argazkia eta #Stopfeminazis esaldia kasu. Ekintza Arran antolakundeak zabaldu du sare sozialetan:

 

Arranek adierazi duenez, Mosso d’ Esquadrek ekintza burutu duten norbanakoak identifikatu eta kanporatu zituzten. Autobusak, aldiz, bere ibilbideari jarraitu zion, mossoek lagunduta. Aurreikuspenen arabera autobusak Sagrada Familia inguruetan geldialdi bat egiteko asmoa zuen arren, ez zuen halakorik egin, eta arratsaldeko 16:00ak aldera hiritik Sabadellera bidea hartu zuen.

Directak azaldu duenez, autobusak Bartzelonako ibilbidea egitea eragotzi asmoz, gorroto-delituen Fiskaltzak idatzi bat aurkeztu zuen guardiako epaitegian. Idatziaren arabera, “autobusak emakumeen duintasuna, eskubideak eta askatasuna erasotzen ditu, eta iraindu egiten ditu beren ideiak nazionalsozialismoaz lotzean, emakumeek kontrako diskriminazioa normalizatzen duen giroa eratuz”. Hugo Novales Bilbao, guardian zen instrukzio epaitegiko  epaileak, aldiz, atzera bota du eskakizuna, autobusak aireratzen dituen iritziak “adierazpen askatasunak babesten” dituela argudiatuz.

Kanpaina antifeminista

Hazte Oir elkarteak  kanpaina transfoboa egin zuen 2017an, “Mutilek zakila dute. Neskek bulba dute. Ez zaitzatela engaina. Gizon jaio ezkero, gizona zara. Emakume jaio ezkero, emakumea zara” esaldia ikusgarri zuen autobus batekin. Oraingoan, genero indarkeriaren legea, berdintasunerako legea eta LGBTI kolektiboaren bazterketaren kontrako araudia ditu jo puntu kanpainak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bartzelona
Europako Banku Zentralak "erreforma estrukturalak" iragarri ditu, defentsarako gastuei aurre egiteko

Europako Banku Zentraleko lehendakari orde Luis de Guindosek Europak dituen "mehatxuez" hitz egin du Bartzelonan: "Berriz ere erreforma estrukturalen inguruan hitz egin behar dugu".


Sei urteko espetxe zigorra eskatu dute bizkaitar baten aurka, etxegabetze bat gelditzen saiatzeagatik Bartzelonan

Bi lagunen kontrako epaiketa hasi da gaur, otsailaren 29ean, Bartzelonan. Akusatuetako bat Zeberiokoa (Bizkaia) da, eta bestea Esplugueskoa (Bartzelona). 2020an Bartzelonan etxegabetze bat gelditzen saiatzean, Esquadra Mossoak bortizki oldartu ziren han bildutakoen kontra... [+]


"Puigdemont kartzelara" oihuak Bartzelonan, Espainiako Gobernu osaketa baldintzatzeko eskuinaren ahaleginean

Espainiako Gobernu osaketari begira Kataluniako independentisten amnistia negoziatzen ari dira, eta horren aurka egiteko, Societat Civil Catalana-k deituta, milaka lagun protestara irten dira Bartzelonan igandean. Antolatzaileen esanetan, 300.000 pertsona batu dira;... [+]


Bartzelonako etxebizitza sindikatuak The District higiezinen azokako partaideak pinturaz zikindu ditu

Irailaren 20tik 22ra nazioarteko 10.000 zuzendari baino gehiago elkartuko dira Bartzelonako hiriburuan. Sindikatuek salatu dute Bartzelona "etxegabetzeen, gentrifikazioaren eta espekulazioaren epizentro" bihurtu dela.


Jordien indultua egokia dela onartu dute eta Miquel Buch kontseilari ohia lau urtera zigortu

Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]


Eguneraketa berriak daude