85. eguna gose greba mugagabean Leyla Guven kurduak, Ocalanen isolamendua amaitzeko eskatuz

  • Abdullah Ocalan PKK-ko buruzagi historikoaren espetxe isolamentua amai dadila eskatzeko, 85. eguna bete du gose greban Leyla Guvenek. HDP alderdiko legebiltzarkidea eta DTK alderdiko presidentea da. Mundu mailan Guvenen protestari oihartzun ematen ari dira ekintzaileak eta dozenaka lagunek gose greba abiatu dute batean eta bestean.


2019ko urtarrilaren 31n - 09:09
Leyla Guven ezkerrean, oso ahul. (Argazkia: ANF)

Guvenen osasun egoera kritikoa da, ANF agentzia kurduak informatu duenez. Neke handia eta likidoak hartzeko zailtasuna dauka, medikuen azken azterketak ondorioztatu duenez. Pisu galera nabarmenaz gain, masa muskular handia galtzen ari da.

Abdulah Ocalan 1999tik daukate preso, isolatuta, Turkiako Imrali uharteko espetxean, bizi osorako kartzela zigorra jarrita. Ocalan pisu handiko figura politikoa da Kurdistanen, antikapitalista sutsua da bere liburuetan argi utzi duenez.

Leyla Guvenen gose grebaren ostean, aldarrikapena indartu asmoz, beste jende ugarik egin du bat protestarekin. Azpiko txioan ikusten denez, Nasir Yagizek 72 egun bete ditu, preso politikoek 47, Estrasburgoko gose grebalariek 46, Galesen dagoen Imam Sisek 46, Kanadan dagoen Yusuf Ibak 19, besteak beste.

ANF agentziaren albisteetan irakur daiteke gose grebak egiten ari direla leku askotan. Preso politiko ugarik ere bat egin dute protestarekin eta Duzceko espetxean daudenak torturatu egin dituztela salatu dute, oinak lotuta eta eskumuturrak eskuburdinez bizkarraren atzean loturik mantenduz.

Nasir Yagizek 72 egun bete ditu gose greban, HDP alderdiko legebiltzarkidea da hau ere. Oso ahul dago, azken mediku azterketen arabera.

Argazki oina

Alemaniako Kassel hirian gose greba abiatu dute lau lagunek.

Gose greba abiatu duten lau kurduak.

Maxmur errefuxiatuen gunean ere txandakako gose greba abiatu dute emakumeek.

Txandakako gose greba abiatu duten emakumeak.

Qamishlo eskualdean 80 pertsona hasi dira gose greban. "Kurduak erresistentzian bizi gara eta borrokan jarraituko dugu gure zuzendaritza askatu arte", adierazi zuten, ANFk jaso duenez.

Manifestazioa egin dute berriki.

Estrasburgon gose greban diren 14 kurduek 46 egun bete dituzte.

Gose grebalarietako batzuk 45 egunen ostean.

Kanadan bizi den Yusuf Iba kurduak 19 egun daramatza gose greban.

Gose grebalaria erdian, Kanadan.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kurdistan
2024-03-24 | Aitor Aspuru Saez
Ibrahim Bilmez
"Öcalanen aurkako sistema garatu du Turkiak Imraliko espetxean eta beste preso politikoen aurka baliatu du"

Ibrahim Bilmez abokatua da eta Abdullah Öcalan buruzagi kurdua da bere bezeroa. Bere isolamendua salatu du Euskal Herrian otsailean, Turkiako errepresio eta inpunitate mekanismoak azalduta.


2024-02-15 | El Salto-Hordago
Ocalan, 25 urte preso eta erabat isolaturik, Espainia eta Europar Batasunaren oniritziarekin

1999ko otsailaren 15ean Abdullah Öcalan atxilotu zuten, Kurdistango Langileen Alderdiko (PKK) eta mugimendu independentista kurduko burua. Turkiako zerbitzu sekretuek Kenyan atxilotu zutenetik, Marmara itsasoko uharte batean dagoen Iämralä-ko kartzelan isolatuta... [+]


2024-02-04 | Aitor Aspuru Saez
Lara Vilanova
"Estatu Islamikoko emakumeekin zubiak eraiki genituen elkarrizketarako, baina zintzoak izan behar ginen eta gezurretan ez erori"

Lara Vilanova (1983, Bartzelona) argazkigintza zuzendaria da eta The Return: Life after ISIS, Sinjar, Cuerdas edota Hondarrak filmetan hartu du parte. Abenduan Euskal Herria bisitatu zuen The Purple Meridians topaketetan parte hartzeko Durangon.


Urtzi Urrutikoetxea
"Ohorezko krimenen ondorioz eraildako emakumeen hilkutxak emakumeek eurek eramateak sekulako eragina izan du Kurdistanen"

Urtzi Urrutikoetxea nazioarteko kazetariarekin mintzatu gara Radio Kobanen, iaz idatzitako Kurdistan-Argi bat ekialde hurbilean liburuari buruz. Testuak azken urteetako gertakizunei erreparatzen die, eta atzerago ere begiratzen du herri kurduaren egoera politikoa eta... [+]


Eguneraketa berriak daude