78ko sanferminetako gertakarien informazioa desklasifikatzeko eskaria baztertu du Espainiako Kongresuak

  • PPk, PSOEk eta Ciudadanosek kontrako botoa eman dute. Nafarroako Parlamentuan, aldiz,  eskaria onartu zen urtarrilean talde guztien aldeko botoekin, abstenitu zen PPrena izan ezik.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko maiatzaren 09an - 08:56
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

PPk, Ciudadanosek eta PSOEk uko egin diote 78ko gertakariak argitzeko eskariari. German Rodriguez Espainiako Poliziak 1978ko sanferminetan hil zuen iruindarraren heriotza argitzeko informazioa publiko egiteari uko egin diote.

Kongresuak eztabaidatu duen proposamen bera kontrako botorik gabe onartu zuen Nafarroako Parlamentuak, joan den urtarrilaren 18an. Proposamena babestu zuten UPNk, PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Dugu-k eta Ezkerrak; abstenitu egin zen PP.

78ko Sanferminak Gogoan elkarteak salatu egin du PP, PSOE eta Ciudadanosen jarrera. Gogorarazi duenez, duela berrogei urte, Kongresuko Barne batzordeak ahobatez onartu zuen sanferminetako gertakariak eta haiei lotutako ardurak argitzea. Eskari horrek bete gabe jarraitzen duela nabarmendu du elkarteak.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: 1978ko San Ferminak
2021-07-27
German Rodríguez
Iraultzaile eroria

Eguneraketa berriak daude