76 preso palestinar ospitalera eraman dituzte gose grebaren ondorioz

  • Gose grebak eragin dizkien osasun kalteak direla eta, 76 preso palestinar eraman dituzte ospitalera, Atxilotuen eta Atxilotu ohien Batzordeak asteartean jakinarazi duenez.


2017ko maiatzaren 17an - 13:49
Zisjordaniako Ramallan gose grebalariekin elkartasunez egindako mobilizazioetako bat (Arg: Flash90)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

31 egun daramatzate gose greban 1.600 bat preso palestinarrek. Presoen baldintzak hobetzeko ekin diote protestari, baina Israelgo agintariek, ordea, grebara batu diren presoak kartzelaz aldatu ditu, arropak eta ondasunak konfiskatu eta abokatuen bisitak oztopatu dizkiete eta grebaren bultzatzaile nagusiak isolatu dituzte.

Al-Fatahko kide eta grebaren bultzatzailetako bat Marwan Barghoutik iragarri du ura edateari utziko diola; orain arte ur gatzatua edatera mugatu da.

Gose-grebak aurrera egin ahala tentsioa ere haziz doa kalean. Greban ari diren presoekiko elkartasuna adierazteko mobilizazio ugari egin dituzte munduko txoko askotan, eta palestinarren eta Israelgo segurtasun indarren arteko talkak ere hedatzen ari dira.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Palestina
2025eko azaroaren 19
51.396

2025eko azaroaren 19
Berriketa gutxi
Mendi tontor

Eguneraketa berriak daude