700. zenbakia kaleratu du Ttipi-Ttapak, aldizkaria sortu zenetik 37 urtera

  • Orain arteko diseinua aldatuz, itxura berria hartuko du berandu gabe Ttipi-Ttapa aldizkariak. Orain arteko atal berak mantenduko ditu, baina diseinu berriak estreinatuko ditu Tokikom plataformaren barne dauden bertze tokiko aldizkariekin batera.

700. zenbakiak, euskal kantuen liburuxka dakar oparitzat harpidedunentzat.
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko abenduaren 15an - 12:00

Badira 37 urte Ttipi-Ttapa sortu zela. Geroztik, Baztan, Bertizarana, Bor­tziriak, Malerreka, Leitzaldea, Urumealdea eta Xaretako kontu azkarki agertu dira aldizkarian. Gehiago edo guttiago, baina eskualdeko 46 herritako be­rriak azaldu dira Ttipi-Ttapan.  Aste honetan, aldizkariaren 700. zenbakia banatzen ari dira harpidedunen artean.

Urteotan, aldizkaria ere aldatu da: itxura, gaiak, langileak, laguntzaileak... Garaian garaiko behar eta edukietara ere moldatu behar izan du Ttipi-Ttapak, eta horri esker, eskualdeko eta kanpoko etxe aunitzetan sartu da. Datuak dira lekuko. Gaur egun, 6.000 harpidedun ditu Ttipi-Ttapak eta aldizkaririk irakurriena da gure eskualdean. CIES ikerketa enpresaren azken datuen arabera, 26.000 irakurle ditu Ttipi-Ttapak, eta liderra da eskualdean. Are gehiago, CIESek Nafarroa Garaiko mendialdean hartutako 111 udalerrien eremuan ere liderra da.

Eta hori elkarlan sare haundi baten emaitza izan da. Ttipi-Ttapa ez bailitzateke den hori izanen herritarren laguntzarik gabe: irakurleak, berriemaileak, kolaboratzaileak, iragarleak, laguntzaileak, banatzaileak... Horiei guztiei esker dago Ttipi-Ttapa dagoen tokian.

Ezin dugu aipatu gabe utzi Interneteko ataria. 1996an Interneterako saltoa egin zuen Ttipi-Ttapak. Bere edukiak sarean ezarri zituen euskarazko lehen komunikabidea izan zen gainera eta, horren aitortzan, Argia Saria ere jaso zuen. Eta 2015az geroztik, Xorroxin irratiarekin elkarlananean elikatzen dute erran.eus ataria. Teknologia berrietara egokituz, aplikazioa ere badu Erranek. Honi esker, Ttipi-Ttapa aldizkaria eta Xorroxin irratia elkarrekin daude eskuko telefonoetan eta tabletetan.

Maketa berriak

500. zenbakiaren ondotik, diseinu berriak estreinatu zituen Ttipi-Ttapak. Ale berezia borobiltzeko keinu bat izan zen. Bada 700. zenbakiaren ondotik ere aldaketak etorriko dira. Diseinu berriak, zehatzago erranda. Urrats hori ez du bakarrik eginen Ttipi-Ttapak. Tokikom Euskal Herriko tokiko komunikabideak biltzen dituen sarean sartua da Ttipi-Ttapa, eta hor dauden hemezortzi tokiko aldizkarik edizio sistema eta artxibo bateratua izanen dute. Hau da, maketak zein edukiak partekatzeko aukera izanen dute. Gainera, berandu gabe etorriko diren aldaketak izanen dira. 

Zenbaki borobila opari eta guzti

700. ale honek opari berezia ere badu: 66 euskal kantez osatutako liburuxka, hain zuzen. Ttipi-Ttapako harpidedun eta laguntzaileen artean banatzeko 7.000 liburuxka egin dira. Urteurren berezi honetan, irakurle, berriemaile, kolaboratzaile, iragarle, laguntzaile, banatzaile... Horiei guztiei eskerrak eman nahi dizkiolako Ttipi-Ttapak.

Albiste hau Erran-ek argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskarazko hedabideak
ETBk 40 urte
Ardatz bertikala, erabakien adierazle

40 urte bete ditu euskal telebistak, eta 40 urteko ibilian goitik behera aldatu dira gauzak: telebista konbentzionala etxe batzuetan egotetik, guztietan presentzia hartzera pasatu da; baina egun, ikus-entzunezkoak nahieran ikusteko gehiago baliatzen da telebista,... [+]


2024-04-02 | ARGIA
Arrosa sareak Basaburuan egingo ditu aurtengo topaketak, Esan Erran irratiaren eskutik

Arrosa Irrati Sareak Nafarroan ospatuko du lehen aldiz komunikazio librearen aldeko eguna. Mende laurdena bete berri duen Esan Erran irrati txikian dute hitzordua, apirilaren 13an, Basaburuan. "Guretzat elkartzeko egun bat da, elkar gehiago ezagutu eta elkarlanaz... [+]


2024-03-04 | ARGIA
Hekimenek konpromisoak eskatu dizkie erakunde publikoei euskarazko hedabideak garai berrietara egokitzeko

Datozen eraldaketa sakonen aurrean euskarazko hedabideek iraungo badute, erakunde publikoei prozesuak azkartzeko laguntza eta konpromisoak eskatu dizkie Hekimenek, herri ekimeneko euskarazko hedabideen elkarteak.


Euskal Hedabideen Urtekaria Euskalerria Irratian aurkeztu du Behategiak

Trantsizio digitalarengatik eta lehengaien garestitzeagatik, 2023 urtea zaila izan dela nabarmendu du Hekimeneko zuzendari Igor Astibiak


Eguneraketa berriak daude