Kamiseta morea jantzita, emakumeen eskubideak aldarrikatu dituzte igandean Donostiako kaleetan, eta noiz baino korrikalari gehiago batu dira.
Emakumeen Nazioarteko Egunaren atarian, Lilatoiaren 33. edizioa egin dute igandean. Kamiseta morea jantzita, 6.000 emakumek baino gehiagok bete dituzte Donostiako kaleak, emakumeen eskubideak aldarrikatzeko. Inoiz baino korrikalari gehiago batu dira; lehengo urtean, esaterako, 5.000 lagunek hartu zuten parte.
Emakumeen eskubideen aldeko aldarrikapena egiteaz gain, lasterketa ere bada. Aurtengo edizioan, Nerea Egia Larrinaga donostiarra izan da azkarrena. Lasterketaren bost kilometroak 17 minutu eta 45 segundotan egin ditu, hain zuzen ere.
Bulebarrean hasi eta bukatu da lasterketa, Donostiako Zentrotik eta Gros auzotik igaroz. Aurretik, zumba eginez egin dute beroketa parte hartzaileek.
Hezkuntza aurkezten dugu jendarte eraldaketarako ezinbesteko moduan. Etorkizuneko jendartea eraikiko duten haur eta gazteek (oraina eta etorkizuna eraldatzea helduon esku egongo ez balitz bezala...) pentsamendu, jarrera eta ekintza zapaltzaileetatik urrundu eta harreman... [+]
Imajinatu, nonbait honetako elkarteren batean, neska sartu berri batek, inozentzia osoz proposatzen duela komunean, komuneko papera dagoen moduan, konpresak edo tanpaxak jartzeko. Eta komuneko papera jartzeaz arduratzen den kidea guztiz asaldatzen dela bere adinean konpresak... [+]
1922tik II. Mundu Gerra artean Emakume Abertzaleen Batzak bildutako 23.000 emakumeren historia laburbiltzen duen erakusketa antolatu dute Irunen.
Aramaioko talde feministak bultzatuta, agroekofeminismoaren inguruko topaketa egin zuten Arabako herrian martxoaren 4an. Euskal Herriko hainbat txokotatik 35 bat emakume batu ziren ekimenera, “lurra eta bizitza suntsitzen dituen sistemari alternatiba” lelopean... [+]
Martxoaren 8an Euskal Herriko Mugimendu Feministak zaintza sistema publikoaren aldeko greba bat iragarri zuen udazkenerako, zaintzak ezin baitu negozioa izaten jarraitu. Orain, kalez kale, auzoetan, herrietan, artikulatu behar da greba horretan burutuko den mugimendua... [+]