AEB

600 emakumeren desobedientzia ekintza AEBetako Senatuan haurrak gurasoengandik bereiztearen aurka

  • Washington DC hirian Trumpen administrazioaren migrazio politiken aurkako desobedientzia zibileko ekimenean 600 emakumetik gora atxilotu dituzte, Democracy Now egunkariak jaso duenez. AEBetako Senatuaren eraikinean sartu eta lurrean eseri ziren joan den ostegunean.


2018ko uztailaren 3an - 09:07
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Migranteei AEBetako atxilotze eremuetan ematen dizkieten mantak eraman zituzten eta lurrean eseri ziren eskatuz estatuaren zaintzapean dauden haurrei beren familiekin batzeko utz diezaieten. Poliziak multzoka atera bitartean kantuan eta aldarrikapenak egiten aritu ziren.

Jarraian ekimenaren hainbat bideo.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: AEB
2025eko abenduaren 17
Venezuelaz

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!