Washington DC hirian Trumpen administrazioaren migrazio politiken aurkako desobedientzia zibileko ekimenean 600 emakumetik gora atxilotu dituzte, Democracy Now egunkariak jaso duenez. AEBetako Senatuaren eraikinean sartu eta lurrean eseri ziren joan den ostegunean.
Migranteei AEBetako atxilotze eremuetan ematen dizkieten mantak eraman zituzten eta lurrean eseri ziren eskatuz estatuaren zaintzapean dauden haurrei beren familiekin batzeko utz diezaieten. Poliziak multzoka atera bitartean kantuan eta aldarrikapenak egiten aritu ziren.
Jarraian ekimenaren hainbat bideo.