57 eguneko gose grebaren ostean Cordova preso maputxeari hamalau orduko baimena eman diote

  • Uztailaren 27an aske utzi zuten eta hamalau orduz rewea egiteko aukera izan zuen, bere energiak berritzeko erritual espirituala.


2018ko abuztuaren 02an - 12:49
Argazkia: Noticias Bles.com

Cordova gose greban zegoen “Maputxe herriak sufritzen duen errepresioa salatzeko” eta bere epaiketa muntai poliziala dela salatzeko. Erietxean zeramatzan egun batzuk eta okerrera egin zuen. Beste lau ekintzaile gose greban zeuden elkartasun moduan.

Bikote bat hiltzea egotzita atxilotutako maputxeak hemezortzi urteko kartzela zigorra bete beharko du. La Tercera hedabidek argitaratu duenez, anbulantzia eraman zuten rewea ospatzen zen tokira Cordova ahul dagoelako. Familiako eta komunitateko kideez inguratuta ospatu zuen rewea. Txileko Giza Eskubideen Institutuko ordezkariak eta NBEko Giza Eskubideen ordezkari bat ere egon ziren.

Coordinadora Arauco-Malleco (CAM) taldeko buru Hector Llaitulek adierazi du bere taldeak ekintza armatuak egiteari utziko diola eta “hitz egiteko prest” daudela The Clinic hedabideari adierazi dionez. Izan ere, machiaren protesten ondorioz CAMeko kideak basoak suntsitzen ari diren enpresen makineria erretzen hasi ziren protesta moduan.

Llaitulen arabera bi erabakiak “maputxeen kausaren aldekoak dira” eta gobernu eta indigenen arteko elkarrizketa politikorako bidea irekiko du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Maputxe herria
Amaitutzat eman dute gose greba preso politiko maputxeek, 100 egun igaro ostean

Maiatzean ekin zioten gose grebari 17 preso politikok. Haien eskubide kultural eta territorialak errespetatzea, lege antiterrorista bertan behera uztea, Lanaren Nazioarteko Erakundearen 169 hitzarmena onartzea eta preso politiko maputxeen askatasuna exijitu dituzte.


2023-04-02 | Karlos Zurutuza
Samien eta maputxeen borroka, Statkraften parke eolikoen aurka

Norvegiako berriztagarrien erraldoiaren hainbat proiektuk ondoeza eragin dute maputxe eta sami herriengan. Epaileek ere ilegaltzat jo dituzte azpiegiturak, baina gobernuek ez ikusiarena egiten dute. Giza eskubideen aldeko aktibista ospetsuek ere bat egin dute protestarekin,... [+]


2022-08-25 | ARGIA
Hector Llaitul militante maputxea atxilotu dute Txilen

Wallmapuko CAM Arauco-Malleco Koordinakundeko buru da Llaitul, eta egurra lapurtzea, lurrak indarrez kentzea eta estatuaren aurkako atentatua egitea leporatzen diote. Asteazken honetan, abuztuaren 24an, atxilotu dute.


Eguneraketa berriak daude