Altueratik erorita aurten hil den hamargarren langilea da Abandoko tren geltokikoa

  • Geltokiko kafetegi bateko kristalak garbitzen ari zela, hiru metroko altueratik erorita zendu da 55 urteko gizona. Aurten Euskal Herrian lan istrupuengatik hil den 54. langilea izan da.


2024ko azaroaren 12an - 12:49
Azken eguneraketa: 17:07
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

LABek informatu duenez, enpresa azpikontrata batentzako egiten zuen lan gizonak. Tren geltokiko Cafe Bar La Paradako kristalak garbitzen ari zela erori zen astelehen goizean. 

Eraikin publikoan lan egin arren, ez zituen betetzen erorikoak eragozteko gutxieneko prebentzio neurriak.  2024an amilduta hil den hamargarren langilea da. Sindikatuak gehitu du behin eta berriz errepikatzen den patroia dela hildakoarena, autonomoa eta azpikontratatua.  Laneko heriotzen %12,5 baino gehiago dira erorketen ondoriozkoak. 

LABek azaldu duenaren arabera, garbiketaren sektorean bereziki lazgarria da gutxieneko segurtasun neurrien gabezia. Gobernuen kontrol faltak eta patronalaren utzikeria salatu ditu.

Bilboko lan-istripua salatzeko egingo diren mobilizazioetan parte hartzeko deia egin du LAB sindikatuak.


Lan istripuak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.