5000 guardia zibil eta poliziak
Hego Euskal Herrian jarraituko dute

  • PPk argi utzi du Hego Euskal Herrian gaur egun dagoen polizia eta guardia zibil kopuru berbera izango dela aurrerantzean ere, 5.000 inguru. Espainiako Kongresuan eman zituen azalpenak herenegun Conrado Escobar PPko diputatuak, EAJko Aitor Esteban diputatuak egindako eskaerari erantzunez.


2013ko irailaren 25an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:03

Escobarren esanetan, "beharrezkoa, lasaigarria eta egokia" da polizia eta guardia zibil horiek Euskal Herrian egotea. “Hauek ez daude soberan, soberan daudenak terroristak eta beraien konplizeak dira”, gaineratu zuen.

Legez besteko proposamenean egin zuen eskaera Estebanek, gaur egun “ETAren bortxakeriarik” ez dagoelako eta Gernikako Estatutuan segurtasun indarrei buruz esaten dena ez betetzeko aitzakiarik ez dagoelako. Estebanen ustez, polizia eta guardia zibilek ez dute zereginik eta ohikoan Ertzaintzari dagozkion lanak egiten ari dira, besteak beste errepide kontrolak gehitu.

CiUk eta Amaiurrek sostengatu zuten eskaera eta azken honek, gainera, gutxitu ez, polizia eta guardia zibilek Euskal Herritik alde egitea eskatu zuen. PPk, PSOEk, UPyDk eta UPNek atzera bota zuten jeltzaleen eskaera.

Eusko Jaurlaritzak ere eskaera bera egina dio Espainiako Gobernuari eta hortaz hitz egiteko biltzekotan gelditu ziren iragan martxoan Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburua eta Jorge Diez Espainiako Gobernuko Barne ministroa, baina ez da bilerarik egin oraindik.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Polizia
2024-04-15 | Aiaraldea
Ertzaintzak bi lagun atxilotu eta 22 identifikatu ditu Urduñan

Agintaritzaren aurkako atentatua egitea leporatu diete bi atxilotuei. Ertzaintzak adierazi duenez, bi polizia agente zauritu zituzten igandeko operazioan. 


Beasaingo bi udaltzain zauritu dira komisarian suzko arma batekin tiro eginda

Tiroa “ustekabekoa” izan zela adierazi du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak. Batek belaunean zuen zauria eta besteak eskuan.


2024-04-05 | Gedar
Ertzaintzaren taser pistolen erabilera bi kasutik hamabira igo da lau urtean

2018 eta 2022 artean, gutxienez 32 aldiz erabili zuen arma hori Ertzaintzak. 2017an, Jaurlaritzak 50.687 euro bideratu zituen taser pistolen erosketara. Azken hilabeteetan, dozenaka pertsona zauritu dituzte ertzainek hamaika polizia-kargatan.


2024-04-03 | ARGIA
Barakaldon udaltzainek izandako esku-hartze "neurrigabea" eta "arrazista" salatu dute

Hainbat herritarri suzko arma batekin tiro egin ostean bi pertsona zauritu zituzten udaltzainek, horietako bat larri, pasa den martxoaren 21ean, Barakaldon. Tirokatuak kalean bizi ziren magrebtar jatorrikoak izatea ez dela kasualitatea dio 77 elkartek sinaturiko adierazpenak:... [+]


Eguneraketa berriak daude