5-11 urte bitarteko umeentzat txertoak abenduaren amaieran jasoko ditu Espainiako Gobernuak

  • Carolina Darias Espainiako Osasun ministroa elkarrizketatu dute Ser irratian. Adierazi duenez, 5-11 urte bitartekoentzako Europako Medikamentuen Agentziak argi berdea eman dion Pfizerren txertoak abenduaren bigarren hamabostaldian jasoko ditu Espainiako Gobernuak.


2021eko azaroaren 30ean - 10:06
Azken eguneraketa: 11:14
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

"Ez dakigu zenbat iritsiko diren, eta ea denak batera jasoko ditugun edo pixkanaka" esan du Dariasek. Txerto honi buruz zera adierazi du: "Txerto hau ez da helduen bera. Ez du disoluziorik behar. Bi dosi hartu behar dira, helduek bezala, baina kantitate txikiagoan".

Dagoeneko txertoak noiz jasoko dituzten adierazi badu ere, berau ematea onartzeko prozedura hau izango dela azaldu du: "Txertoen ponentziak, autonomia erkidegoetako eta Espainiako Osasun saileko txertaketako adituek osatzen dutena, proposamen bat egingo digu txerto pediatriko hori emateko aukeraz. Ondoren Osasun Publikoko Komisioak aztertuko du".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19 shockean adi
2022ko otsailaren 16
Eneritz Zubiaurre, COVID-19aren aurkako txertoak kaltetua
"Txertoa hartu nuenetik ia urtebetera, oraindik ez naiz gai bizitza normala egiteko"

Eguneraketa berriak daude