Espainiako enpresaburuen presidente ohia atxilotu dute 50 milioi euro desbideratzea leporatuta

  • Gerardo Díaz Ferrán Espainiako Enpresaburuen Elkarteen Konfederazioko (CEOE) presidente ohi eta Marsans bidaia-agentziako fundatzailea atxilotu zuten atzo, ondasunak ostentzeaz eta dirua zuritzeaz akusatuta. 2010eko udan Marsansek porrot egin eta 4.700 laguni eragiten zien 417 milioi euroko zorra utzi zuen. Orain, Espainiako fiskaltzak dio 50 milioi euro Suitzara desbideratu zituela Díaz Ferránek.


2012ko abenduaren 04an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Diaz Ferran Espainiako Enpresaburuen Konfederazioko presidente ohia.

New Yorken bi etxebizitza, Mallorcan txaleta eta yate bat ezkutatzen dituela ere dio fiskaltzak. Atzo etxea miatu zioten eta 150.000 euro eta urre kilo bat aurkitu zituzten. Beste zortzi pertsona ere atxilotu dituzte, tartean Ángel de Cabo, Marsans oso merke erosi zuen enpresari valentziarra. Bere idazkari Susana Moraren etxean, milioi bat euro aurkitu ditu poliziak.

Beste hainbat auzi irekita ditu Díaz Ferránek. 2010ean, Marsansen zorrari ezin ziola aurre egin adierazi zuen, baina esandakoa baino diru gehiago duela uste du fiskaltzak. Marsans enpresaren kontuen berri apenas zuela eta gestio txarra kide zuen Gonzalo Pascualen errua zela azaldu zuen Díaz Ferránek. Pascual duela bost hilabete hil zen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ustelkeria
EAJk Mundakako bere alkatea presionatzen zuen, udaleko idazkariaren gainetik aritzeko

Mundakako alkatea Mikel Bilbao zen gertaerak deskribatzen diren garaian, 2019 eta 2020an, eta EAJko herriko Uri Buru Batzarrak presioa egin zion aurreko udalak kontratatutako zerbitzu juridikoak berriz kontratatzeko. Udaleko idazkariak kontratazio horren aurkako txostena egin... [+]


Ustelkeriaren normalizazioa

904.000 milioi euro. Hori da ustelkeriaren kostua urtean Europar Batasunean, 2020an egindako ikerketa baten arabera. 2008. eta 2020. urteen artean 3.743 ustelkeria kasu plazaratu ziren komunikabideetan Espainiako Estatuan, horietatik 109 Hego Euskal Herriari zegozkien. Atzera... [+]


Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


'Bidegi auzia' berriz ireki eta txosten independentea egiteko agindu du Gipuzkoako Auzitegiak

EH Bilduren helegite baten bidez, Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak berriz ireki du Bidegi auziko bi kereiletako bat, AP1 autobidearen Eskoriatza-Arlaban zatiari dagokiona. Pasa den irailean Azpeitiko epaitegiak erabaki zuen kasua behin behinean artxibatzea. Orain, auzitegiak... [+]


Jaurlaritzak ez zuen Zubietatik Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioaren berri

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]


Eguneraketa berriak daude