44 urteko zigorra Iurgi Garitagoitiari Uriaren aurkako atentatuagatik

  • Uriaren senideei kalte ordainak ordaintzera ere kondenatu du presoa Espainiako Auzitegi Nazionalak. Ugaitz Errazkin presoa absolbitu egin dute epai berean.


2021eko martxoaren 22an - 15:30
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Astelehenean aurreratu du epaia Auzitegi Nazionalak. Francisco Javier Vieira Morante epailea buru duen epaimahaiak frogatutzat jo du Garitagoitiak Iñaxio Uria enpresariaren aurkako atentatuan parte hartu zuela, eta 44 urteko espetxe zigorra ezarri dio –25 urte hilketagatik, 12 legez kanpoko atxiloketagatik, 4 urte eta erdi ibilgailu motorduna lapurtzeagatik eta beste 2 urte eta erdi kalteak eragiteagatik–.

Uriaren senideei kalte ordainak ordaintzera ere zigortu du tribunalak Garitagoitia: 160.00 euro Uriaren alargunari; 40.000 eta 80.000 euro artean seme-alaba bakoitzari. 2020ko ekainean Auzitegi Nazionalak 389 urteko espetxe zigorra ezarri zion Garitagoitiari beste ekintza batengatik. Uriaren aurkako atentatuan parte hartzeagatik lehenago Manex Castro, Joanes Larretxea eta Beñat Aginagalde presoak izan dira zigortuak.

Errazkin absolbituta

Ugaitz Errazkin absolbitu egin du epaimahaiak , aldiz. Epaiak frogatutzat ematen du Errazkin ETAren “kolaboratzailea” zela, baina Uriaren hilketan parte hartu zuela ziurtatzeko froga nahikorik ez dagoela ebatzi du.


Auzitegi Nazionala kanalean gehiago
2025eko maiatzaren 12
Historikoa

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.