Espainiako Auzitegi Nazionalak Telegram aplikazioaren blokeoa eten du, Poliziak ondorioak ikertu bitartean

  • Epaile Santiago Pedrazek iragan ostiralean eskatu zuen estatuan Telegram aplikazioa blokeatzea. Astelehenean blokeo hau etetea erabaki du epaile berak, lehenik neurri hori aplikatzeak ekarriko lituzkeen ondorioak aztertzeko.


2024ko martxoaren 25an - 11:27
Azken eguneraketa: 15:30

Martxoaren 25ko data daraman erabakian, epaileak Espainiako Poliziari eskatu dio Telegram plataformari buruzko txostena egin dezala eta jaso dezala zer ondorio izan ditzakeen erabiltzaileen artean berau aldi baterako eteteak. Epaileak txosten hau jasotzen duen arte etenda geratu da Telegram aplikazioaren balizko blokeoa.

Ostiralean epaile berak erabaki zuen Telegram aplikazioa blokeatzea neurri "beharrezkoa, aproposa eta proportzionala" zela. Izan ere, hainbat komunikazio enpresek salatu zuten Telegramek haien edukiak zabaltzen dituela baimenik gabe. Hauek dira salaketa jarri dutenak: Mediaset, Antena 3, Movistar eta Egeda. "Pirateria" leporatzen den kasu horretan, epaileak argudiatu zuen ezinezkoa zaiola identifikatzea zeintzuk diren irabazi asmoekin besteren edukiak zabaltzen dituzten kontuen jabeak, eta horregatik agintzen zuela Telegram erabat ixtea.

Erabaki horrek eztabaida piztu du, Telegramen erabiltzaile guztiak kaltetzen baititu. Hiru egun beranduago, epaileak Poliziari eskatu dio neurtu ditzala aplikazioa aldi baterako eteteak ekarriko lituzkeen ondorioak.

Auziaz gehiago jakiteko, hona Dabid Martinezen artikuluak: Telegram, eta orain zer? eta Bi hitz, asteburu honetan ikasi dugunaz

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Telegram
2020-11-25 | ARGIA
'Hodeia ez da existitzen' Iametzaren podcast kanalaren lehen saioa entzungai dago Baleafunk.eus instantzia librean

Teknologiaren gainean eta bereziki teknologia burujabetzaren inguruan arituko den ‘Hodeia ez da existitzen’ kanal berria abiatu du Iametzak. Hori zabaltzeko Baleafunk.eus sortu du, musika eta podcastak entzuteko sare libre eta deszentralizatua.


2016-11-16 | Librezale
@euskaltelegram: Telegram euskaraz

Telegram Whatsapp aplikazioarekin alderatzen du jendeak maiz, baina Telegramek mezularitza aplikazio eta gizarte-sareen arteko mugak hautsi ditu, besteak beste telefono zenbakia jakin gabe ere hala nahi duenarekin hitz egitea baimentzen dizu.


Eguneraketa berriak daude