Bideokonferentzia bidez deklaratu dute Euskal Iheslari Politikoen Kolektibo sei kideak, astelehen goizean. Zitazioetan adierazten zenez, 2013ko gertakarietan oinarrituta ireki dira eginbideak. Sumarioa sekretupean dago.
Espainiako Auzitegi Nazionalak Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboko (EIPK) sei kide deklaratzera deitu ditu astelehen goizean. Bideokonferentzia bidez egin dituzte deklarazioak Donostiako Epaitegietatik. Deklarazioak oso laburrak izan direla –pare bat minutukoak– eta kautelazko neurririk ez dela hartu jakinarazi du Naizek. Sumarioa sekretupean ezarria du epaitegiak, eta gutxienez ekainaren 9 arte itxaron beharko dute auzipetuek bere edukia ezagutzeko.
Zitazioetan adierazten zenez, 2013ko gertakarietan oinarrituta ireki dira eginbideak. Ustezko frogatzat borroka armatua utzi aurretik ETAri antzemandako dokumentuak daude, 1999tik 2010era bitartekoak. 2013ko ekainaren 13an EIPKak mintzakide taldea eratu zuen "Espainiar eta Frantziar estatuekin arazo politikoa konpontzeko tresna moduan", eta ekainaren 15erako iheslarien aldeko elkartasun eguna antolatu zuten Biarritzen; ARGIAk jaso zuen moduan. Azken horretan, erbesteratutako eta deportatutako pertsonen etxerako bidea bultzatzeko erabakia iragarri zuen kolektiboak. Mintzakide taldea eratu zuten hamalau pertsonen artean daude deklaratzera deitu dituzten Jokin Aranalde, Oxel Azkarate, Xabier Miguel Ezkerra, Xabier Arin, Idoia Espias eta Lurdes Mendinueta.
Berriak jakinarazi duenez, Instrukzio Epaitegi Zentralak adierazi du ikertzen ari dela ea ETAren zuzendaritzak emandako jarraibideak bete ote zituzten akusatuek, eta ea ETAren diziplina organikoaren pean jardun ote zuten. Epaitegiaren ustez mintzakideen taldeak iheslarien arteko zuzendaritza lanak egiten zituen, haien egoeraren jarraipena eginez eta asistentzia juridikoa zein ekonomikoa emanez.
Urte hasiera honetan ere Bilboko kaleak bete ditu Sare Herritarrak larunbatean Bilbon antolatutako manifestazioak. Presoei ezartzen zaizkien salbuespeneko lege eta tratamenduekin amaitzea eskatu dute amaierako ekitaldian, eta memoria “kolektibo” bat eraikitzea... [+]
Urte luzez egin du borroka, nortasun juridikoa aitor ziezaiotela exijitzeko. Herrigabe eta heriotza zibil egoeran izan dute hamar urtez Venezuelan.
Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, Luis Elisardo Roncero Retortillo gasteiztarra eta Anartz Aranbarri Etxaniz ondarrutarra Euskal Herrira itzuli dira. Biak euskal gatazkak eragindako iheslari ohiak dira.
2002an sortu zen Ataramiñe argitaletxea, eta ordutik euskal errepresaliatu politikoek idatzitakoak argitaratu ditu. 2017ra arte lan kolektiboak argitaratu zituen, eta horietako zenbaitekin antologia osatu du: Urrun da zeru urdina. Ataramiñe 2002-2017. Ez da... [+]
Biarritz, 1972ko urriaren 14an. Javalquinto lorategietan, udaletxearen ondoan, Nguyen Van Dong vietnamdar herritarra suizidatu zen, bere buruari bonzo erara su emanda.
Xanti Zapirain Elizalde “Kaiku” hil dela jakinarazi du Antxeta Irratiak asteazken honetan. Altzan (Gipuzkoa) jaioa 1953an, 20 urte zituela Hendaiara (Lapurdi) ihes egin zuen Frankismoaren jazarpen politikotik ihesi eta errefuxiatu-bizitzaren alderik garratzenak... [+]
18/98 makrosumarioan atxilotu eta torturatu zutenetik 23 urtera, espetxeari ihes egin zionetik hamabostera, apirilaren 5ean bueltatu zen etxera Nekane Txapartegi asteasuarra. ARGIAren Lasarteko egoitzara bisitan, hitz egin digu erbesteaz, euskaraz, torturaz, feminismoaz,... [+]
Asteazkena zuen baraualdiaren 36. eguna, baina azaldu duenez, erietxean artatu behar izan dute. Gose greba eten arren, bere nortasun juridikoa lortzeko borrokan jarraituko duela dio.
Martxoaren 29an abiatu zuen gose greba Asier Guridi Zaloña errefuxiatu politikoak Caracaseko (Venezuela) Espainiako Kontsulatuaren aurrean, nortasun juridikoa eskatzeko. Espainiako Estatuak ez dio nortasuna aitortu eta oinarrizko eskubideetara sarbidea murriztua dauka... [+]
Astearte goizean Auzitegi Nazionalean aurkeztu eta gero, arratsalderako Asteasu sorterrian zen. Dokumentu faltsutzea leporatuta epaituko dute Madrilen, baina ez diote kautelazko neurririk ezarri. ARGIAko kolaboratzailea da Txapartegi.
Euskal errefuxiatuei laguntzeko 1960ko hamarkada amaieran sorturiko Anai Artea elkartearen historia laburbiltzen duen liburua argitaratu du Elkarrek. Txomin Hiriart-Urrutyk egindako ikerketa da eta Joseba Sarrionaindiaren sar hitza ere badu. Liburuaren harira Juan Mari Arregik,... [+]
Asteartean jaso zuen Venezuelako Gobernuaren erabakia. Bere herritartasuna eta 13 urteko bere semearena onartzea eskatuz abiatu zuen gose greba mugagabea abenduaren 3an.
Venezuelan dagoen Asier Guridi Zaloña euskal iheslari politikoak abenduaren 3an gose greba abiatu duela jakinarazi du. Caracas hiriburuko Espainiako kontsuletxearen aurrean dago, bere eskubideak eta 13 urteko bere semearenak aitortuak izan daitezen eskatzeko. 2005ean... [+]
Askotariko egoerak bizi izan dituzten euskal iheslari eta deportatu politikoen seme-alaben testigantzak biltzen ari da Miren Azkarate Badiola donostiarra, liburu batean argitaratzeko. Konparatzeko inolako asmorik gabe, “ezberdinak baitira espetxeratuen eta atxilotuen... [+]