Emakumeak borrokan

4.000 lagun, 40 kartzela, aldarri bakarra: "euskal presoak etxera"

  • Euskal presoei ezartzen zaizkien “salbuespen egoerak bukatzeko” eskatu zuten 4.000 lagunek asteburuan. Guardia Zibilak kontrol ugari ezarri zituen, baina espetxe guztietara ailegatzea lortu zuten.

Ane Urkola Agirrezabala @irrikaz
2016ko otsailaren 22a
4.000 lagunak hartu dute parte 40 kartzelatara egindako martxan. Arg.: Ezker Abertzalea

75 autobusetan sartutako 4.000 euskal herritarrak euskal presoak dauden Espainiako eta Portugalgo espetxe guztietara heldu dira asteburuan, baita Bretainiako Rennes kartzelara ere –Lorentxa Gimon dago bertan, larriki gaixorik dagoen presoa–.

Protesten bidez eskatu zuten presoak Euskal Herriratzea, gaixorik dauden presoak askatzea, eta euskal presoek legedi arrunta erabili ahal izatea onura penitentziarioak lortzeko. “Ezinbestekoa da askatasuna, demokrazia eta kanpoko inposiziorik gabeko erabakiak lortzeko”, adierazi zuten kartzelen atarietan irakurritako testuan. “Euskal Presoen etxeratzea lortzeko erabateko konpromisoa dugu; izan ere, ez gara aske izango haiek gabe, eta beraiek ez dira aske”.

Guardia Zibilen kontrolak

Guardia Zibilak oztopoak jarri zizkien hainbat kartzeletara joan ziren euskal herritarrei; kontrol ugari ezarri zituzten errepideetan, eta Ezker Abertzaleak salatu zuen Guardia Zibilak hainbat lagun identifikatu zuela kartzelaren kanpoaldeari argazkiak ateratzeagatik.  

Dena den, kartzela guztietara ailegatzea lortu zuten protestan parte hartu zutenek, eta euskal presoek aukera izan zuten elkartasun keinuak entzuteko kartzelen atarietan egin ziren ekitaldien bidez.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Euskal preso politikoak

Euskal preso politikoak kanaletik interesatuko zaizu...
2019-04-25 | ARGIA
Andoni Goikoetxeari zazpi urteko espetxe zigorra ezarri dio Espainiako Auzitegi Nazionalak

Andoni Goikoetxea pasa den apirilaren 9an epaitu zuten Espainiako Auzitegi Nazionalean. Zazpi urteko kartzela zigorra ezarri dio. Ibarran (Gipuzkoa) jarritako kontrolean atxilotu du Guardia Zibilak asteazken arratsaldean.


2019-04-24 | Ahotsa.info
Deklaratzera deitu dute Ahotsa.info-ko kide bat bi albistetan "euskal preso politiko" kontzeptua erabiltzeagatik

Komunikabideko kide batek Agoizko epaitegian deklaratu beharko du asteazken goizean pare bat albistetan “euskal preso politikoak” terminoa erabiltzeagatik.


2019-04-17 | ARGIA
EPPK-k "beharrezkoak diren ekarpenak" egiten segituko duela berretsi du

EPPK-k  agiri berria plazaratu du Preso Politikoen Nazioarteko Egunean. Egoera “gordina” dela adierazi du, baina ez duela “atzera” eginen erran du ere.


2019-04-12 | ARGIA
Espetxean 30 urte daramatzaten lau euskal preso politikorekiko elkartasun ekimenak antolatu dituzte

Jakes Esnal, Frederic Haranburu eta Unai Parot eta Jon Parot anaiak presoekiko elkartasun ekintza izanen da apirilaren 13an, Baiona eta Donibane Lohizune artean. Lau euskal preso politiko horiek 30 urte eman dituzte presondegian.


2019-04-12 | ARGIA
Ciudadanos alderdiaren egoitzan pintadak egiteagatik hiru lagun atxilotuta Iru˝ean

Hiru pertsona atxilotu ditu Espainiako Polizia Nazionalak Iruñean ostegunean. Orain dela hiru aste Ciudadanos alderdiaren egoitzan pintadak egitea leporatuta eraman dituzte epaitegira. Epaileak aske utzi ditu behin-behinean, mehatxu terroristak egitearen akusaziopean.  


2019-04-11 | ARGIA
Sare: "Giza eskubideen alde eginiko lanagatik izango dira epaituak"

Herrira auziaren epaiketa egunaren berri jakin ostean Sare Herritarrak oharra kaleratu du auziaren inguruko balorazioa egiteko. Euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko mugimenduarentzat "sufrimenduarekin amaitzeko onartezina" da halako auziek oraindik aurrera jarraitzea.


2019-04-11 | ARGIA
Irailaren 16an hasiko da Herrira, Jaiki Adi, Etxerat, Bitartekariak eta euskal presoen abokatuen aurkako epaiketa

Herrira, Jaiki Adi, Etxerat, Bitartekariak eta euskal preso politikoen abokatuen aurkako 11/13 sumarioko epaiketa irailaren 16an hasiko dela jakinarazi dute. Epaiketa Espainiako Auzitegi Nazionalean izango da eta gutxienez hiru hilabetez luzatuko da.


2019-04-08 | Ahotsa.info
Etxerat
"Espainiako Gobernuak Zaballara ekarri behar ditu preso guztiak, azkar eta arduraz egin dezala eskatzen diogu"

Etxerat elkartearen 18. Batzar Nazionala ospatu dute igandean Gasteizen. Salbuespenezko espetxe politiken desaktibazioa lortzea izango dela euren lanaren ardatz nagusia datozen hilabeteetan. Horretarako, informazioa, testigantza eta salaketa erabiliko dituzte tresna gisa, urrunketari eta preso gaixoek pairatzen duten muturreko egoerari lehentasuna emanez.


2019-04-08 | ARGIA
Espetxetik irten da Ekaitz Ezkerra, Donostiako herri harresiko azken presoa

Igandean, apirilak 7, espetxetik irten da Ekaitz Ezkerra preso politiko donostiarra, sei urteko espetxe zigorra bete ostean. 2013ko apirilaren 30ean atxilotu zuten Ezkerra, Donostiako Askegunean, Segiko kide izatea leporatuta. Orduan atxilotu eta espetxeratutakoetatik Ezkerra izan da irteten azkena.


2019-04-05 | ARGIA
David Pla aske utziko dute, haren kontrako euroaginduaz erabakia hartu bitartean

David Pla aske utziko dutela jakin berri da. Iragan otsailean Epaitegi Korrekzionalak bost urteko zigorra ezarri zion David Plari. Alabaina, apirila amaitu baino lehen Osnyko espetxea utziko duela aditzera eman du haren abokatuak. Edonola ere, zigorra beteta izan arren, Espainiak indarrean jarritako 2011ko euroaginduaz erabaki behar dute. Anartean, Hendaiara bueltatu daitekeela jakinarazi diote, kontrol judizialpean betiere.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude