38 milioi euro gehiago behar dira Hezkuntza Ituna betetzeko

  • 2020ko aurrekontuak onartzen badira, 757 milioi euro zuzenduko dira Hezkuntzara, Hezkuntza Departamentuko partidari Unibertsitatekoa gehituz. Osotara iaz baino 77 miloi gehiago inbertituko dira Hezkuntza alorrean, 2019an baino %12 gehiago, alegia. Igoera hau txalotzekoa dirudien arren, penagarria da irakurketa sakonagoak agerian uzten duen bezala.


2020ko urtarrilaren 22an - 09:53
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Lehenik eta behin, esan behar da Hezkuntzak duen pisua aurrekontu hauetan jaitsiko dela 2019ko %17tik aurrekontu hauetako %16ra.

Beste aldetik, Nafarroako Barne Produktu Gordinaren (BPG) % 3,6 baino ez da izango Hezkuntzarako partida, UNESCOK aholkatzen duen % 6tik oso urrun oraindik ere; baita Gobernu honen akordio programatikoan aipatzen den % 5etik ere. Bakarrik % 5era iristeko 2023an, urtero % 0,4 bat igotzea beharrezkoa da, eta % 0,27ko igoera baino ez da aurrekontu hauetakoa. Zehazki, 38 milioi euro gehiago behar dira konpromezu hau betetzeko.

Gainera, gustatu izango litzaiguke Nafarroako Irakaskuntza Publikoaren Kalitatea Hobetzeko Itunak biltzen dituen akordioak aurrera eramateko dirua nahikorik ikustea, baina urtarrilaren 15ean izandako azken Ituneko Jarraipen Batzordean, argi gelditu zen dagoen diru kopuruak soilik 2019an zehar negoziazio luze eta mobilizazio sindikalari esker lortutakoa ordaintzeko ematen duela: irakasleen eskola-ordutegia murrizteko eta antzinatasun-gradua eta uda ordaintzeko. Hala ere, adinagatik adostutako jardunaldi murrizketetarako, euskararen hedapenerako hainbat ikasketetan (Lanbide Heziketa, Arte Irakaskuntza, Helduen Irakaskuntza, besteak beste), emergentzia klimatikoa dela eta ikastetxeen egokitzapenetarako besteak beste, ez da sosik aurreikusten.

Hauek ez dira aurrekontu sozialak, inondik inora. Aurrekontu hauek benetako izaera soziala izateko, Gobernuak aldarrikatzen duen bezala, beharrezkoa da Hezkuntzan inbertsio handiagoa egitea

Bukatzeko, Haur Hezkuntzako lehenengo zikloan, 0-3koa, alegia, ematen den igoerak hau erakusten digu: Haur Eskola publikoetarako miloi batekoa da gutxi gora-behera; aldiz, itundutako ikastetxeetara 2019an baino bost miloi gehiago. Gobernuak lehenik zerbitzu publikoak finantzatzeko erabili beharko luke diru publikoa, pertsonen heziketan garrantzitsuena den aldiari ezinbestekoa den unibertsaltasuna eta doakotasuna bermatzeko. Horren ordez aurten ere, sare pribatuaren pribilegioak handitzen direla ikusten dugu. Hauek ez dira aurrekontu sozialak, inondik inora. Aurrekontu hauek benetako izaera soziala izateko, Gobernuak aldarrikatzen duen bezala, beharrezkoa da Hezkuntzan inbertsio handiagoa egitea. Orain da momentua, Hezkuntza Departamentuak Irakaskuntza Publikoarekiko hitzez aipatzen duen ardura erakusteko, Itunean sinatutako neurri guztiak betetzeko behar den diru kopurua eskatuz. Aurtengo igoera ez delako nahikoa jadanik indarrean egon behar ziren akordioak betetzeko, are gutxiago datorren ikasturterako abian jarri behar direnetarako.

Azkenik, Steilasek premiazko neurria exijitzen du, berriz ere: Hezkuntza Publikoaren Finantzazio Legea, Nafarroako BPGren %6a Hezkuntza Publikora bideratuko duena; honekin soilik lortuko baitugu gorabehera politiko zein ekonomikoen menpe ez egotea eta behar diren baliabideak modu iraunkorrean lortzea.

Uxue Lasa Villa

Araceli Montes Calvo

(STEILAS sindikatua)

 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-09-04 | Joseba Alvarez
Dena blokeatu!

Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.

Izan... [+]


Barkoxeko pastoralaz

Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.


Analisia
Zarataren erdian... noranzkoak

Euria ari du. Ekaitza. Egun beroegi baten ondorengo bustialdia. Eta tenperatura jaitsiera bedeinkatua. Ez dakit Galizia aldean euririk egin duen azken aldian, ez dakit suteak itzalita diren jada, eta etxetik irten behar izan zutenak itzuli ahal izan diren.

Komunikabideetan... [+]


Teknologia
Turistak eta aktibistak

Oporretan nengoela, gorputza eta burua gozatzera bideratu ditut. Turista bilakatu naiz, eremu digitalean zenbait trebezia dugunontzat, oso erraza. Motxila hartuta familiarekin handik hona ibili naiz, poltsikoan dibisa asko barik, mapa fisiko barik, plan asko barik…... [+]


2025-09-03 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Progre

Gizonezkoak ziren gehienak Sanferminetako entzierroetan; gizonezkoak ia denak Frantziako Tourrean; gizonek hartu dute udako musika jaialdietako oholtza eta backstage-a; gizonezkoak dira nagusi bertso-plazetan; gizonezkoak dira Donald Trump, Vladimir Putin eta Benjamin Netanyahu... [+]


‘Txoloak, sudakak, moroak, payoponiak’

Chocón, Kolonbiako hiri batean, beltzak, indigenak eta mestizoak elkar bizitzari eusten saiatzen dira. Beltzek txoloak deitzen diete embera indigenei, eta emberek beren hizkuntzan hitz egiten dutenean, kristauez hitz egiteko esaten diete bai mestizoek eta bai beltzek... [+]


2025-09-03 | Castillo Suárez
Maitasunaz

Akordatzen naiz Blanca Llum Vidal poeta maitasunaz hizketan entzun nuen lehendabiziko aldiaz. Bere esperientziaz aritu zen, besteak beste. Esan zuen bere ordura arteko bizitzan maitasuna beti amaitzen zela, baina maitasunak ez lukeela amaitu beharko sentituz bizi dela. Ez dela... [+]


Normal plantak egiten

Hilotan, euskara sarritan izan dugu albiste. Txarrerako, euskaltzaleon artean nagusi den aldarte ezkorra ikusita. Baina euskararen egoera txarra dela ez da kontu berria, datuen bitartez beste zerbait iradoki den arren.

Har dezagun, adibidez, hizkuntzak irabazi ei dituen... [+]


2025-09-03 | Bea Salaberri
Txitxar txiroak

Dena ongi doa. Nola izan liteke bestela opor garaian, gora eta behera, ase arte ibili ondoan? Zeregin zehatzik gabe alderrai ibili gara, gogoa ematen zigun leku eta jendeen artean. Gustukoa baizik ez dugu egin, ez-atsegina zena ahantzi eta baztertu, jainko tipiak bagina bezala,... [+]


2025-09-03 | Jesús Rodríguez
Zarata egiteari utzi, gora begiratu

Abuztuan 411.000 hektarea baso eta lursail erre dira León, Asturias, Ourense, Cáceres eta Zamoran. Bizkaiko eta Gipuzkoako azalera osoa beste. Irmotasunez esan dezakegu muturreko baldintza meteorologikoek sutu zituztela suteak, berotze global antropogenikoaren... [+]


Mendiko suteak eta basozaintza

Lanbidean urteak daramatzagun basozainok, gogoan ditugu 1989. urtean Euskal Herria bortizki kolpatu zuten mendiko sute handiak. Urtarriletik luze zetorren lehorte latza udazkenean lehertu zen haize bortitzen bultzadaz. Dozenaka sutek beltzez jantzi zuten lurraldea, bereziki... [+]


Donostia 1813

Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.

1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]


Kirurgialari euskaldunak errektoreorde eta sailburuorde ohi letragabearentzat

Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]


2025-09-01 | JJ Agirre
Supremazistek beti “win-win”

Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]


Eguneraketa berriak daude