3.200 euro eta 2 urteko kartzela zigorra kalean diskoak saltzeagatik

  • Gipuzkoako Fiskaltzak ez du 2010eko Zigor Kodeko aldaketa aintzat hartu eta delitu bezala interpretatu du egun falta baino ez dena. Arrazakeriaren kontrako elkarteek saltzaile ibiltari batentzat eskatutako zigorra “neurriz eta legez kanpokoa dela” salatu dute.


2014ko irailaren 24an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-09-25 10:37
Saltzaile ibiltarien "kriminalizazioa" salatzeko elkarretaratzea Bilbon, 2013ko urrian (argazkia: Europa Press)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

2 urteko kartzela zigorra, kanporatzea, 2.700 euroko isuna eta beste 500 euroko kalte-ordainketa SGAE eta egile-eskubideen beste enpresentzat. Hori da Gipuzkoako Fiskaltzak eskatu duen zigorra Mbay saltzaile ibiltariarentzat, 118 CD eta 45 DVD kalean salmentan jartzeagatik.

2010ean Zigor Kodeko 270. artikulua aldatu zutenetik kaleko salmenta falta bezala interpretatzen da, eta ez delitu bezala. Irabaziak 400 eurotik beherakoak direnean isuna edo uneoro aurkitzeko moduan egotea ezartzen da zigor bezala.

Fiskaltzaren ustez mozkina ez da saltzaileak irabazi duena edo konfiskatu zaionaren balioa, produktu originalek merkatuan duten salmenta-prezioaren araberakoa baizik. 4.000 eurotan zenbatu dituzte irabaziak, eta horrela Mbayena delitu bihurtu dute, 400 euroko muga gainditzen duelako. “Horregatik eskatzen dute zigor hori”, adierazi du SOS Arrazakeriako Patxi de la Fuentek.

Mbay irailaren 25ean epaituko dute Donostian, eta ebazpenak ondorio larriak ekar ditzake: “Kartzelaz gain, aurrekari penalekin geratu daitezke pertsona hauek. Horrek lan egitea galarazten die eta, ondorioz, paperik gabe bizitzera zigortzen ditu. Bizirauteko ezin dute beste lanik egin horiek baino”, azaldu du De la Fuentek.

SOS Arrazakeriak eta Paperik Gabeko Mbolo Moy Doole Plataformak Gipuzkoako Fiskaltzaren jarrera salatu dute, eta Espainiako Kongresua tramitatzen ari den Zigor Kodearen erreforma berriari “aurreratu” zaiola diote. Honek kaleko salmenta delitutzat hartuko du berriz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arrazakeria
2025eko irailaren 29
Bilboko Solokoetxeko heriotzari Vocento taldeak emandako trataera
'El Correo', beldurra, arrazakeria eta polizia filtrazio bidezko informazio faltsua

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!