3.100 emakumek bikotekidearen edo bikotekide ohiaren erasoak salatu dituzte 2019an EAEn

  • Zifra 2018koa baino %3,65 handiagoa da. Emakundek eman ditu 2019ko erasoen eta salaketen datuak.


2020ko urtarrilaren 27an - 09:29
Indarkeria matxistaren aurkako elkarretaratzea bat Bilbon (Argazkia: Ecuador Etxea)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Bikotekide edo bikotekide ohiak ez diten senideengandik 899 emakumek pairatu dituzte erasoak, 2018an baino %3,3 gehiagok.

422 emakumek sexu askatasunaren aurkako delituak salatu dituzte, 2018an baino %9,6 gehiago.

Hiru indarkeria moten salaketak batuz gero, 4.419 emakumek egin dituzte salaketak. Bizkaian 2.372 salaketa, Gipuzkoan 1.343 eta Araban 704.

Duela hamazazpi urte datu estatistikoak jasotzen hasi zirenetik, lehenengo aldia da Euskal Autonomia Erkidegoan gizon batek bikotekidea edo bikotekide ohia hil ez duela. Ipar Euskal Herrian, 2019an, hiru emakume hil dituzte indarkeria matxistaren ondorioz.

Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariaren iritziz, EAEn hilketarik ez gertatu izana datu ona da, baina "sentsibilizazioan eta kontzientzia hartzean aurrera egin badugu ere, tolerantzia zerora iristeko faltako zaigu oraindik".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
Eguneraketa berriak daude