31 preso hil dira Ekuadorko espetxe bateko liskarretan

  • Pasa den larunbatean (hilak 22) hasi ziren presoen arteko borrokak Ekuadorko Guayaquil hiriko Litoral espetxean. Iturri ofizialek jakinarazi dute 31 preso hil direla, eta hamahiru zauritu –baita polizia bat ere–. Poliziak eta Armadak "kontrola" berreskuratu dutela adierazi du gobernuak.

Ekuadorreko Gobernuak zabaldutako bideotik hartutako irudia.

2023ko uztailaren 26an - 06:49
Azken eguneraketa: 11:02

Los Lobos eta Los Tiguerones bandetako presoen arteko guda lehertu da haien arteko su-etena hautsi eta aste gutxira. Bi talde horien helburua da Ekuadorko presondegietako barne-kontrola hartzea, agintariek adierazi dutenez.

"Estatuaren indarra sekula ez da uzkurtuko", esan du Barne ministro Juan Zapatak, "ekuadortarren lasaitasun eta bakea berreskuratuko du".

Guillermo Lasso presidenteak, bestalde, salbuespen-egoera ezarri du presondegi guztietan, bizi den egoera dela-eta. Guayaquileko espetxeko liskarrak hasi zirenean, beste hamabi presondegitan gose grebak abiatu zituzten presoek; 137 funtzionario atxiki zituzten, eta asteartean askatu dituzte horietatik 120. Aurrez ere izan dira gose greba gehiago, beste kartzela batzuetara lekualdatzea eskatzen duten presoek bultzatuta.

Hau guztia gertatzen ari da presidentetzarako hauteskunde-kanpainaren erdian –abuztuaren 20rako deitu dituzte bozak–, zeinak hasiera bortitza izan duen: asteburuan Manta hiriko alkate Agustin Intrigo hil dute tiroz, baita Ariana Chancay emakume gaztea ere, alkateari hurbildu zitzaiona nesken auzoko Las Dragonas futbol taldearentzat uniformea erosteko laguntza eske.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekuador
Mexikok harremanak eten ditu Ekuadorrekin, Quiton duen enbaxadan polizia indarrez sartzeagatik

Estatu batek bere lurraldean dagoe enbaxada baten aurka horrelakorik egiten duen lehenengo aldia da. Mexikok enbaxada itxi eta iragarri du Ekuador salatuko dutela Nazioarteko Justizia Auzitegian nazioarteko eskubideak urratu izanagatik.


Yuliana Ortiz Ruano. Fabulazio kritikoa
"Emakumeei eta diferentziei ez digute balio kontakizun heroikoek"

Elkarrizketen meritua, batzuetan, elkarrizketatuarena da oso-osorik. Yuliana Ortiz Ruano idazleak, hari-mutur bati heldu, eta bere argitasuna hedatzen dizu aurrean, opari baten moduan. Fiebre de carnaval [Inauteri-sukarra] eleberria aurkeztu du orain dela gutxi Bilbon, Ecuador... [+]


Luisa Gonzalez izan da bozkatuena Ekuadorren, gatazka nagusitu den hauteskundeetako lehen itzulian

Abuztuaren 20an izan da hauteskundeen lehen itzulia Ekuadorren, eta bigarrena urriaren 15ean izango da. Bozken %33,13 lortuta nagusitu da Luisa Gonzalez, eta bigarrena, berriz, Daniel Noboa izan da bozken %23,94rekin. Hauteskundeetarako astebete falta zela hil zuten Fernando... [+]


2023-08-17 | Ilargi Manzanares
Ekuadorko Yasuní erreserba defendatzeko karabana antolatu dute indigenek eta ekologistek

Ekuadorko hainbat probintzietan barrena ibiliko da karabana abuztuaren 20ra arte, Yasuní biosferako erreserba aberatsean petrolio ustiaketa proiektuaren aurka egiteko. Egun horretan herri-galdeketa egingo dute, eta esplotazioaren aurkako bozkak lortu nahi dituzte... [+]


Anaís Córdoba-Páez. Irudiak, borroka, plazera
"Dolua kolektibizatzen baduzu, alaitasuna ere kolektibizatu behar duzu"

Lagun baten laguna zelako ezagutu nuen Anaís Córdova-Páez, eta sorpresen kaxa bat dela ohartu naiz pixkana-pixkana. Banekien bideoak egiten zituela, eta proiekzio- eta musika-jartzaile gisa deskubritu nuen gero, gau oso batez dantza eginarazi baitzigun... [+]


Eguneraketa berriak daude