PODCAST #60 | Chevronek hondoratu du Donziger abokatua: multinazionalei auzi bat irabaztea kario pagatzen da

  • U.A.-k idatzi digu ARGIAra: “Duela bi urte eta erdi, Net Hurbil-en aztertu zenuten nola epaile pribatuek bertan behera utzi zuten Ekuadorreko auzitegiek Chevroni ezarritako zigorra. Bada, garaipen hura, zigorrarena, ahalbideratu zutenen aurkako jazarpenak ez dauka etenik eta urteetan engaiatuta egon den Estatu Batuetako abokatu batek 600 egun darama New Yorkeko etxean atxilotuta, Chevronek antolatutako erasoaren ondorioz”. Irakurle honek emandako pistari tiraka, Donziger abokatuaren historia kontatu digu Pello Zubiriak.

Podcast kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...