30 autore estimatu arituko dira beren lanak sinatzen Euskal Liburu eta Diskoen Ziburuko Azokan

  • Literaturgileak, komikilariak, musikariak eta beste liburugintza generoetako 30 sortzailek parte hartuko dute ekainaren 4an Ziburuko Euskal Liburu eta Diskoen Azokan. Haiekin aurrez aurre hitz egiteko eta sinatutako lanak etxeratzeko aukera izango du bertaratzen denak. Hona egile bakoitza zein argitaletxeren mahaian aurkitu ahalko dugun, eta noiz.


2022ko maiatzaren 31n - 09:46

Egunean zehar bederatzi idazlek bere lana aurkeztuko dute, horretarako bereziki atondutako gunean egingo diren hitzaldietan. Hemen irakur daiteke aurkezpen bakoitzaren berri.

Horrez gain, Ziburuko azokaren aurtengo edizioaren berrikuntzetako bat da egileak argitaletxeen mahaietan arituko direla beren lanak sinatzen. Hauek dira egunean zehar liburu eta disko artean aurkituko ditugun egileak:

- Ainara Maia (Hatsaren poesia) egun osoan

- Alex Tello komikilaria (Sutagar) egun osoa

- Amaiur Epher (Maiatz) egunean zehar

- Antton Arrieta Valverde (Euskal Herriko gazteluak) egun osoan

- Arantxa Urretabizkaia (Pamiela) goizean, 11:00etatik aitzina

- Asel Luzarraga (Txalaparta) egun osoan

- Asisko Urmeneta komikilaria (Gure berriak) egun osoan

- Auxtin Zamora (Hatsaren poesia) egun osoan

- Dani Fano komikilaria (Xabiroi) egun osoan

- Garbiñe Larrea (Argia) arratsaldean

- Garluk komikilaria (Xabiroi) egun osoan

- Goiatz Labandibar (Alberdania) goizean

- Hartzea Lopez Arana (Gatuzain) egun osoan

- Jakoba Errekondo (Argia) goizean

- Jokin Urain (Gara) egun osoan

- Julen Ribas komikilaria (Sutagar) egun osoan

- Kalakan taldea, kantari-musikariak (Saroia Records) egun osoa

- Koldo Izagirre (Xabiroi) egun osoan

- Lizar Begoña (Susa) arratsaldean

- Maddi Ane Txoperena (Elkar) goizean

- Lopez Las Heras (Alberdania) goizean

- Mikel Asurmendi (Pamiela) egun osoan

- Mikel Dalbret (Maiatz) egunean zehar

- Odei Barroso rap kantaria (Alkimia Prod) egun osoan

- Pantxoa Carrere kantaria (Baga biga) 11:00etatik aurrera egun osoan

- Thierry Biscary kantari musikaria (Kalapita prod) egun osoan

- Unai Gaztelumendi (Bertsolari aldizkaria) egunean zehar

- Xabi Bastida Su Ta Gar-eko taldekidea (Sutagar) egun osoan

- Xalbat Itzaina (Ikas) 17:00etatik 19:00etara

- Zigor Olabarria (Argia) goizean


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azoka
Maiatzaren 2an hasiko da Ziburuko Azokaren Azokaldia

Ziburuko 5. Liburu eta Disko Azoka ekainaren 1ean egingo da, baina aurrez, maiatzean, beste lau hitzordu mamitsu eskainiko dituzte Lapurdiko lau txokotan.


40 argitaletxek eta diskoetxek parte hartuko dute Ziburuko Azokan

Ekainaren 1ean iraganen da azokaren bosgarren edizioa. Liburu aurkezpenak, kontzertu ttipiak zein bestelako ekitaldiak, egitarau oparoa osatzen dabiltza Baltsan elkartea eta ARGIA.


2023-06-20 | ARGIA
1.200 pertsona batu, eta 1.100 liburu eta diska saldu ziren Ziburuko Azokan

Joan den ekainaren 3an egin zen Ziburuko 4. Euskal Liburu eta Disko Azoka eta antolatzaileek –Baltsan Elkartea eta ARGIA–  balorazio orokorra egin dute. Azoka handituz joan da bere erritmoan, urratsez urrats, urtetik urtera baieztatuz 2019ko hastapen hartan... [+]


Eguneraketa berriak daude