Literaturgileak, komikilariak, musikariak eta beste liburugintza generoetako 30 sortzailek parte hartuko dute ekainaren 4an Ziburuko Euskal Liburu eta Diskoen Azokan. Haiekin aurrez aurre hitz egiteko eta sinatutako lanak etxeratzeko aukera izango du bertaratzen denak. Hona egile bakoitza zein argitaletxeren mahaian aurkitu ahalko dugun, eta noiz.
Egunean zehar bederatzi idazlek bere lana aurkeztuko dute, horretarako bereziki atondutako gunean egingo diren hitzaldietan. Hemen irakur daiteke aurkezpen bakoitzaren berri.
Horrez gain, Ziburuko azokaren aurtengo edizioaren berrikuntzetako bat da egileak argitaletxeen mahaietan arituko direla beren lanak sinatzen. Hauek dira egunean zehar liburu eta disko artean aurkituko ditugun egileak:
- Ainara Maia (Hatsaren poesia) egun osoan
- Alex Tello komikilaria (Sutagar) egun osoa
- Amaiur Epher (Maiatz) egunean zehar
- Antton Arrieta Valverde (Euskal Herriko gazteluak) egun osoan
- Arantxa Urretabizkaia (Pamiela) goizean, 11:00etatik aitzina
- Asel Luzarraga (Txalaparta) egun osoan
- Asisko Urmeneta komikilaria (Gure berriak) egun osoan
- Auxtin Zamora (Hatsaren poesia) egun osoan
- Dani Fano komikilaria (Xabiroi) egun osoan
- Garbiñe Larrea (Argia) arratsaldean
- Garluk komikilaria (Xabiroi) egun osoan
- Goiatz Labandibar (Alberdania) goizean
- Hartzea Lopez Arana (Gatuzain) egun osoan
- Jakoba Errekondo (Argia) goizean
- Jokin Urain (Gara) egun osoan
- Julen Ribas komikilaria (Sutagar) egun osoan
- Kalakan taldea, kantari-musikariak (Saroia Records) egun osoa
- Koldo Izagirre (Xabiroi) egun osoan
- Lizar Begoña (Susa) arratsaldean
- Maddi Ane Txoperena (Elkar) goizean
- Lopez Las Heras (Alberdania) goizean
- Mikel Asurmendi (Pamiela) egun osoan
- Mikel Dalbret (Maiatz) egunean zehar
- Odei Barroso rap kantaria (Alkimia Prod) egun osoan
- Pantxoa Carrere kantaria (Baga biga) 11:00etatik aurrera egun osoan
- Thierry Biscary kantari musikaria (Kalapita prod) egun osoan
- Unai Gaztelumendi (Bertsolari aldizkaria) egunean zehar
- Xabi Bastida Su Ta Gar-eko taldekidea (Sutagar) egun osoan
- Xalbat Itzaina (Ikas) 17:00etatik 19:00etara
- Zigor Olabarria (Argia) goizean