2,8 milioi lagun hiltzen dira urtero obesitatearen erruz

  • Obesitatea mundu mailako arazo larria da, urtean 2,8 milioi hildakoren erantzule baita Munduko Osasun Erakundearen (MOE) arabera. XXI.mendeko izurrite bezala ere ezagutzen da.


2013ko azaroaren 07an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Obesitatearen munduko egoera erakusten duen infografia argitaratu du Times of Oman egunkariak.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Marcelo Duhalde diseinugilearen eskutik Times of Oman egunkari omandarrak argitaratutako infografiak obesitatearen mundu mailako ikuspegia ematen du. Munduko Osasun Erakundearen datuak erabilita planeta osoko herrialdeetan gehiegizko pisua duten herritarren proportzioa erakusten du sexuka banatuta.

Ozeaniaa da biztanleen artean obesitate maila handiena duen kontinentea eta Afrika aldiz baxuena. Australiako hainbat eskualdeetan herritarren %90-100 dago gehiegizko pisuaren gainetik. Atzetik, AEB eta Ameriketako hainbat herrialdek jarraitzen diote joera horri. Europan Malta eta Greziak dute indizerik altuena eta Moldavia eta Errumaniak baxuena. Frantziak Espainiak baino obesitate maila baxuagoa du, baina irudiak adierazten duenez azken honetan jaisten ari da portzentaia.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Osasuna
Eguneraketa berriak daude