28 gazte auzipetuek agerraldi jendetsua iragarri dute Loiolako basilikan igandean

  • Epaiketa politikoen aurkako protesten bidetik, beste urrats bat eman nahi dute 28 gazte auzipetuek igandean, goizeko 12:00etan, Azpeitiko Loiola basilikaren aurrean egingo duten agerraldi jendetsuaren bitartez.


2014ko irailaren 17an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Asteburu Laranjaren ondorengoa

Asteburuan herritarren babesa jaso ostean antolatu dute Loiolako agerraldia, Asteburu Laranjan, herri ugaritan izandako elkartasun-ekimenetan. Ekitaldi nagusia igandean izan zen Gernikako Astran eta elkartasunetik konpromisora igaro eta desobedientziarako deia egin zuten.

Epaiketa politikoen aurka, ehunka herritar batu ziren Astran, eragile politiko, sindikal eta sozialekin batera. Kultura arlotik ere iritsi zen elkartasuna, zenbait aktore, musikari eta margolariak egindako ekarpenaren bitartez.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Epaiketak
2024ko azaroaren 11
“Justizia euskaraz eta euskaraz justizia”
Baionako epaileei bigarren gutuna

Eguneraketa berriak daude