27 langile hil eta 2 desagertu dira Euskal Herrian urtea hasi zenetik

  • Apirilaren 19an, Gestamp taldeko prebentzio zerbitzuen arduraduna, laneko bileran zegoela, bihotzekoak jota bertan hil zen. Lan-istripu ez traumatikoa Matriceria Deusto lantegian izan zen, Zamudion. Honekin, gutxienez 27 langile hil dira Euskal Herrian lanean urtea hasi denetik eta beste bi langilek, Alberto eta Joaquinek, desagertuta jarraitzen dute Zaldibarreko Zabortegian.


2020ko apirilaren 22an - 07:37
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

LAB sindikatuak eman ditu datu hauek. Baita ere adierazi du alarma egoera ezarri zenetik 8 langile hil direla: aurreko astean langile bat hil zen Arrigorriagako Talleres Berasateguin eta beste bat Pasaiako portuan. Apirilaren 11an, Lesakako Arcelor Mittaleko langile bat. Apirilaren 7an, nekazaritzako langile bat Behe Nafarroako Oregarren. Apirilaren 4an, IMQko osasungintza langile bat. Martxoaren 23an, Asfaltiako beste bat AP-8an eta martxoaren 18an Galdakaoko ospitaleko erizain bat.

LABek salatu duenez, "azken istripu honen eta laneko istripu guztien atzean langile klasearen lan- eta bizibaldintzak daude. Lan-baldintza txarrak, hala nola gehigizko erritmoak, presioak, autoritarismoa etab., estresa sortzen dutenak eta honen ondorioz, langileei patologia ezberdinak sorrarazten dizkietenak eta batzutan, heriotza ere bai". Zera nabarmendu du: "Lan-istripuak ez direla gertakari isolatuak, langileen osasuna eta bizitzaren aurretik enpresarien irabaziak lehenesten dituen eredu produktibo baten isla baizik".

"Eredu aldaketa bat" behar dela adierazi du LABek eta dei egin die langile guztiei  "lan-baldintza duinen alde borrokan egitera".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Lan istripuak
Bi langile hil dira lan istripuetan pasa den astean

Abuztuaren 13an, 54 urteko Nafarroako garraiolari bat hil zen Bartzelonan deskarga lanak egiten zituen bitartean. Hurrengo egunean, Errenteriako Merkaoiartzunen 58 urteko langilea hil zen istripu ez-traumatiko baten ondorioz.


Lan heriotzak salatzeko Jaurlaritzaren Bilboko ordezkaritza blokeatu du LABek

Aurreko astean lan istripuen ondorioz sei behargin hil zirela salatzeko, 60 bat lagunek Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzako sarrera blokeatu dute. Ertzaintzak bertan zeuden pertsonak identifikatu ditu. LAB sindikatuaren zenbaketaren arabera, dagoeneko 26 dira aurten... [+]


Atxondon hildako langilea "diru-gosearen" biktima izan dela salatu du AHT Gelditu!-k

AHT Gelditu elkartearen esanetan, AHTren obretan asteartean izandako heriotza bezalakoen atzean "esklabotza-baldintzak" eta "tratu arrazista umiliagarri eta iraingarriak" baino ez daude. Atxondoko Udalak gertatutakoa ikertu eta argitzeko eskatu du. AHTko obretan... [+]


2025-05-29 | ARGIA
Asteko laugarren langile hila, Bilbon, teilatutik erorita

Ostegun goizean hil da langilea, Bilboko José María Ugarteburu kalean. Astelehenean bi langile hil ziren, Andosillan (Nafarroa) eta Atxondon (Bizkaia), eta asteartean beste bat Amurrion (Araba).


Lan heriotzak ez normalizatzeko deia zabaldu du Aiaraldeko Greba Batzordeak

Dozenaka lagun elkartu dira gaur arratsaldean Aiaraldeko Greba Batzordeak (SOS Aiaraldea) Tubos Reunidoseko lan heriotza salatzeko deitutako mobilizazioan. Laneko heriotzen "odolustea" salatu eta egoera ez normalizatzeko deia luzatu dute.


Eragozpenak errepidean

Pasa den asteko berria dugu: Irunen 67 urteko garraiolari bat hil zen, kamioia kargatzen ari zela. Errepidean izan balitz, “eragozpenak errepidean” entzungo genuke; ondoren, baxu antzean, “kamioilari bat hil da istripuan”. Gipuzkoa aldean trena hartzea... [+]


Inko Iriarte (LAB): "Prebentzio neurriek egiten dute huts behin eta berriz"

"Prebentzio neurriek egiten dute huts behin eta berriz", salatu du LAB sindikatuko lan osasunerako Nafarroako arduradun Inko Iriartek. Atzo izan zen azken lan heriotza. Andosillako lantoki batean karga gainera erorita zendu zen 49 urteko errioxarra. Hamaika egunean... [+]


2025-05-27 | ARGIA
Azpikontratatutako langile bat hil da Amurrion teilatutik behera erorita

Tubos Reunidos enpresan ari zen lanean eta teilatutik behera erorita hil da, sindikatuek jakinarazi dutenez. azken honekin 22 dira 2025ean hil diren langileak.


2025-05-27 | ARGIA
50 urteko behargin bat hil da Andosillan, zama gainera erorita

Foruzaingoaren esanetan, ezbeharra gertatu den lekuan bertan hil da 50 urteko langilea. LAB sindikatuaren zenbaketaren arabera, urte honetan dagoeneko 21 langile hil dira beharrean ari zirela.


2025-05-22 | LAB sindikatua
67 urte betetzear zituen garraiolari bat hil da Irunen
LABek jakin duenez, herenegun, goizaldeko 6:30ean, TRANSDIPE S.L. enpresako S.S. garraiolaria hilik agertu zen Irunen, lanerako prestatzen ari zen kamioiaren aldamenean. Kamioia martxan zegoen, atea irekita eta zantzu guztien arabera, heriotza ez traumatiko baten aurrean gaude... [+]

Langile bat hil da lan istripuan, Laudion

Langile bat hilik topatu dute astearte goizean Laudioko Bebidas Serrano enpresan. Osalanek adierazi du hipotesi nagusia gizonak bihotzeko bat izan duela dela. Istripu honetan hildakoarekin, 2025ean 19 langile hil dira jada lan istripuetan.


2025-04-04 | ARGIA
Langile bat hil da Agoitzen obra batetik jausita

Ezbeharra ostegunean gertatu da eta SOS Nafarroak 16:00 orduak jotzear zirela jaso du haren berri. Medikua, anbulantzia et Foruzaingoa bertarako dira, baina ezin izan dute gizona suspertu eta bertan hil da.


Bi langile hil dira astelehenean, Buñuelen eta Arratzun: 2025ean hamalau dira jada

Buñueleko (Nafarroa) kasuan, 34 urteko gizona makina batean harrapatuta geratu da. Arratzun (Bizkaia), aldiz, garabiak goi-tentsioko linea bat ukitu ostean hil da 61 urteko gizona.


Eguneraketa berriak daude