25,5 milioi euroko kostua du Bilbok Iberdrolarekin adostutako hitzarmenak

  • 2005ean Bilboko Udalak eta Iberdrolak hitzarmena adostu zuten, konpainia elektrikoaren egoitza Abandoibarrara lekualdatzeko. Bilduk galdetuta, Udalak jakinarazi du 25,5 milioi euroko kostua izan zuela.


2013ko maiatzaren 13an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Abandoibarrako dorrea (Argazkia: derribosjonsantamaria.es)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Lurraren birkalifikatzearen truke eraiki zuen Iberdrolak Abandoibarrako dorrea, Bilboko alkate eta Bilbao Ria 2000 elkarte industrialeko presidente Iñaki Azkunak Iberdrolarekin sinatutako akordioaren arabera.

Lurra Bilbao Ria 2000ri erosi zion Udalak, 20,74 milioi euroren truke. Kontsumo-Prezioen Indizea (KPI) 2005etik gaur arte %23 igo denez, zorra 25,5 milioikoa da. Udalak, eta ez Iberdrolak, erosteagatik lurra merkeago erosi ahal izan zuten.

Bilboko Udalak guztira 84,5 miloi euroko zorra du. Hirigintza delegatuak esan duenez, aurre egin dakioke eraikuntza baimenak salduz eta ordainketak epe luzeagotan ordainduz. Gainera, Deustuko kanalaren irekierak beste 30 milioiko gastua izango du.

Bilduk salatu du Azkunak Iberdrolari mesede egin diola. Aitziber Ibaibarriaga zinegotziaren arabera, zorrak gora egin du, eta hainbestetan goraipatu den "zero defizita" lortzetik urrun daudela azaldu du. Halaber, 20 miloi euroko zuloa utzi duen birkalifikatzea egitearen arrazoiaz galdetu dio alkateari.

Kanpo kontu-ikuskaritza egiteko eskatu du koalizioak, antzeko hitzarmenik egin den ikusteko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bilbo
2025eko abenduaren 4
Zenbat Garak 30 urte
Arnasgune bat, Bilboko basamortuan

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!