250 langile kaleratu nahi ditu Landabengo TRW enpresak

  • Iruñeko Landaben poligonoan lantegia duen TRW automozio enpresako zuzendaritzak astearte goizean jakinarazi die bere asmoen berri langileei: 250 lagun kaleratzea, lantegiko ateak irekita mantentzearen truke.


2016ko urtarrilaren 19an - 12:33
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Iragarpen okerrenak ere gainditu dira TRW-ren eskaintzarekin. Automozio sektorean dagoen lehia gogorra aitzaki hartuta, behin betiko Enplegu Erregulazio Espedientea ezarri nahi diete enpresak dituen 600 langiletik 250-i. Halaxe azaldu dio bertako zuzendaritzak astearte goizean enpresa batzordeari. Horrez gain, lan baldintzetan hainbat neurri ere proposatu ditu TRWk: soldatak izoztea, antzinatasuna murriztu, zortzi lan egun gehiago, 80 orduko "malguntasun " poltsa eta abar, gainerakoentzako lana 2018ra arte baino ezin duela zihurtatu argudiatuta.

Lantegian ordezkaritza duten sindikatuak egoera aztertzeko bilduko dira –astelehenean hainbat asanblada eta lanuzte egin zituzten– eta ez dute baztertzen greba mugagabea antolatzea. Enpresa batzordeko kideek, beren aldetik, Nafarroako Gobernuaren inplikazioa eskatu dute.

 

 


Irakurri gehiago: Langile borroka Ekonomia
Langile borroka kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.